DURANGOKO AZOKA
Hizkuntzaren argia izan zirelako, Argizaiola saria jaso dute euskal andereñoek
A. B. |
Aretoa jendez zein hunkigarritasunez mukuru betea zela, aspaldiko garai ilunetan euskeraz irakasten ibili ziren andereñoak omendu ditu Gerediagak, Argizaiola Sariak banatuta.
Gasteizen klaseak eman zituen Izaskun Arrue nafarra, Ipar E. H.ko Libe Goñi, Izaskun Gastesi nafarra, Karmele Esnal gipuzkoarra eta Begoña Aranguren berriztarrak jaso zituzten argizaiolak, eskolak ematen lanean ibilitako guztien partez.
Argizaiolak eskuan, eskerrak eman eta andereño bakoitzak berba batzuk esan zituen, serio batzuk eta umoretsu besteak, eta denak emakumeak zirela gogoratuta umeak euskara eskoletara bidali zituzten gurasoak goraipatu nahi izan zituzten.