![](http://www.gara.net/naiz/naiz.gif)
Lehiak I Herri mailakoak
Bulderrean gozatzen eta lehiatzen
![p042_f02.jpg p042_f02.jpg](/Repository/Imagenes/Pub_3/Issue_3898/p042_f02.jpg)
Andoni ARABAOLAZA I
Bulderreko lehien denboraldia (batez ere herri txapelketak) hasi berri dela esan genezake. Hasi eta, beste urte batzuetan bezala, arrakastarekin. Azaroaren 28an, adibidez, bi herri txapelketa jokatu ziren: Ondarroan eta Tolosan.
Aurrera mendi elkartekoek antolatu zuten Bizkaiko herriko hitzordua, eta oso giro onean, 40 lehiakidek parte hartu zuten. Gizonezkoen maila herrikoia izan zen parte-hartzaile gehien bildu zituena: 16 lagun. Sailkapenak zein finalak arratsaldez jokatu ziren. Ion Guruz Lazkoz izan zen blokeak prestatu zituena: sailkapenetarako 5 eta finalerako 3. Oro har, bloke onak eta ikusgarriak izan ziren.
16 urtez azpikoen mailan, mutiletan zein nesketan, lehen postuan berdinketa egon zen: Eñaut Landaribar-Ehiar Odriozola eta Itziar Zabala-Lara Larrañaga. 18 urtez azpikoan, Ruben Osak eta Ohiana Goikoetxeak irabazi zuten, herrikoietan Txomin Arantzamendik eta Maider Etxebarriak, eta elitean Iñaki Arantzamendik.
Tolosakoan, Oargi mendi elkarteak antolatutakoan, 21 parte-hartzaile izan ziren. Aritz Dominguez nagusitu zen, Mikel Velasco bigarrena izan zen eta Xabier Galdos hirugarrena.