GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

TOP 14

Biarritzek burua altxatu ezinik jarraitzen du

p034_f02_22322.jpg

ALBI 20
BIARRITZ 9

J.L. I

Biarritzek burua altxatu ezinik jarraitzen du, eta atzo ere galdu egin zuen sailkapeneko azkenaren zelaian. Zortzigarren daude lapurtarrak, eta bederatzi puntura dute laugarren postua.

Bolada txarrean dabiltza zuri-gorriak. Azkenaldian partida guztiak galtzen ari dira. Atzo zuten bolada onera itzultzeko parada. Aurrez aurre Albi zuen, sailkapeneko azkena. Bi partida besterik ez zituen irabazita, eta gainera, astean zehar gripeak jota izan du jokalari bat baino gehiago. Baina hor ere lapurtarrek ezin izan zuten bururik altxatu. Kontua da denboraldi honetan Albik hiru partida irabazi dituela atzokoarekin, eta hiruretako bi euskal taldeen aurka izan direla.

Neurketari begiratuta, bi zatitan banatu beharko da. Lehenengoa, orekatua izan zen. Biak joan ziren galtzeko beldurrarekin, arrisku handirik hartu gabe, eta hor ostikoetan hobeto aritu ziren euskaldunak, eta Yachvilik gauzatutako hiru zigor-kolpeei esker, 8-9 aurretik joan ziren atseden hartzera.

Oso gaizki

Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Albik galtzeko ez zeukan ezer, sailkapenean atzeratuta baitaude, eta joko horrekin zuri-gorriei gaina hartu zioten, eta ez zieten ezer egiteko aukerarik eman.

Gonzalezen mutilek ez zuten ezer egin bigarren zatian, eta azkenean ongi merezitako porrota jaso zuten. Kezkatzeko moduko ondorioak utzi zituen atzoko neurketak, izan ere, bolada txar batean daude Biarritzekoak, baina okerragoa da egiten ari diren jokoa, ez baitu inongo konfiantzarik ematen, eta hori da txarrena. Orain dena ahaztu eta berriro garaipenen bidera itzuli behar dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo