GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kirolharria, protagonisten eskutik, errespetu osoz

Kirola oso jarduera herrikoia da Euskal Herrian. Honetaz jabetzeko federatuen kopuruari eta goi-mailako kirolariei ez ezik, herrietako kirol taldeetan laguntzen edo urtero antolatzen diren txapelketetan parte hartu ohi duten herritar guztiei ere so egin behar zaie. Tamalez, ez profesional mailan ez eta herri mailan ere euskal kirolariek ez dute gaur egun beren herria ordezkatzeko aukerarik. Areago, behin eta berriz jasan behar izaten dute presioa euren sentitzen ez dituzten banderak, koloreak eta sinboloak ordezka ditzaten. Horretarako xantaia erabiltzen dute agintariek etengabe, xantaia ekonomikoa nahiz politikoa.

Gainera, sarri presio hau areagotu egiten da, baita pertsonalizatu ere. Horrexegatik Kirolharria ekimenak balio berezia du, protagonistek beraiek antolatutako ekimena delako, kirolariek alegia. Esfortzu berezia egin dute adostasunerako eta orain babesa eskatzen dute. Batetik, gainerako kirolarien babesa eskatzen dute, atera duten manifestua sinatzeko eskatuz. Bestetik, gainerako herritarren babesa eskatzen dute, 27rako Donostiako Belodromoan egingo duten ekitaldian parte har dezatela eskatuz. Interes politiko eta ekonomikoen gainetik, filtrazio interesatuen gainetik, Kirolharrian kirolariak herritar gisa azaldu dira eta errespetua eskatzen dute, besterik ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo