GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Llorente

Beltzune dezente eta falta gehiago

Zigortu gabeko ukondokada jaso ondoren utzi zuen zelaia Llorentek igandean. Aurrelariak beltzune dezenterekin amaitzen du partida bakoitza, baina atzelarien aurretik agertzen da falta gehien egiten duten jokalarien zerrendan.

p042_f01_111x111.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Egindako falta ala adierazitako falta? Galdera horretan datza futbolaren misterioetako bat eta Fernando Llorente liteke horren biktimen eredu garbia. Beltzune dezenterekin amaitzen du partida bakoitza -amaitu aurretik herrenka erretiratzen ez denean, igandean gertatu bezala-, baina falta gehien egiten dituzten jokalarien artean agertzen da estatistika guztietan.

Izan ere, atal berezi horren liderra izan zen iaz; Ligako «aingerutxo» nabarmenenen izenak biltzen ez zituen «top20» berbereko liderra. Aurten ere, bide berberari ekin dio, azken asteotan hainbat postu jaitsi dituen arren; aurten ere, egoera deigarria, zerrenda horretan Ayala, Alves, Ramos edota Marchena bezalako jokalariak agertzen ez direla kontuan hartuta.

Argi dago Llorentek ez duela erasoari ekiteko beldurrik izaten -agresibitate-eza egotzi izan bazaio ere; batez ere bere hastapenetan-, bai eta pieza garrantzitsua dela defentsa lanetan estrategiazko jokaldietan, baina horrek ere ez luke inoiz hainbeste falta justifikatuko, bi arlo horietan zuri-gorria alde handiz gainditzen duen jokalari ugari baitago, nominan hainbeste arau-hauste aurkeztu barik.

Arrazoiak, beraz, beste nonbait bilatu beharko lirateke. Esaterako, futbolaren munduko beste topiko batean, ez baitago «falta hori atzelariak eginez gero, epaileak ez luke `pitatuko'» esaldia entzuten ez den partidarik. Jokaldi zalantzagarrietan errazagoa dela aurrelariaren falta adieraztea atzelariarena baino, ez da kontu berria. Are gehiago aurrelariak Llorenteren tamaina badu, erasoko baloi gehienak berak borrokatu behar baditu eta, gainera, baloi horietako gehienak buruz borrokatu behar baditu.

Zuri-gorriaren faltak egon badauden arren, egur-emaile hutsa izango balitz, bere portaerak isla izango luke zigorren atalean. Baina hara, txartelen atala ia orbanik gabe dauka Llorentek: lehen mailan jokatu dituen 141 partidatan 9 txartel hori besterik ez ditu ikusi jokalari zuri-gorriak.

Jasotzen dituen ostikada eta ukalondoko kopurua, zoritxarrez, askoz handiagoa da. «Partida bakoitzean penalti bat baino gehiago egiten diote, baina inor ez da hori adierazten ausartzen», kritikatu zuen iaz Joaquin Caparrosek. Horren adibide bat igandean sufritu zuen aurrelariak: norgehiagokako lehen ordu erdia bete baino lehen erretiratu zen, mokorrean sekulako ukalondokoa jaso ondoren. Valentziako atzelariek oso-osorik eta txartelik ikusi gabe amaitu zuten partida.

LIDERRA

Fernando Llorente falta gehien egin zuen jokalaria izan zen iaz. Ligako «aingerutxo» nabarmenen izenak biltzen ez zituen zerrendako liderra, hain zuzen ere.

PARADOXA

Txartelen atalak argi uzten du falta kopuru ikusgarriak ez duela egur-emaile baten portaera islatzen: bederatzi besterik ez ditu ikusi Llorentek 141 partidatan.

El PNV pide explicaciones por lo sucedido en Viena

El diputado del PNV en Madrid Emilio Olabarria solicitó ayer la comparecencia urgente del secretario de Estado de Seguridad, Antonio Camacho ,para hablar sobre los incidentes ocurridos en Viena. Olabarria recordó que «miembros del Grupo Ultrasur, de nacionalidad española», ostentaron símbolos franquistas y preconstitucionales y agredieron a aficionados del Athletic.

Arizmendi y Jorge López pueden volver el sábado

Según el ensayo dirigido ayer por Marcelino García, Jorge López podría sustituir el sábado al sancionado Abel Aguilar, acompañando a Ponzio en el centro del campo. Además, Javier Arizmendi, totalmente recuperado, regresará al once titular.

La enfermería empieza a perder inquilinos

Todavía hay unos cuantos, pero la enfermería del Athletic empieza a perder inquilinos. Por ejemplo, Fernando Llorente y Gaizka Toquero que, pese a tener aún molestias, entrenan ya con normalidad y el sábado estarán a disposición de Joaquín Caparrós. Lo mismo sucede con Igor Gabilondo y Mikel San José, una vez superada la gastroenteritis que les afectó el martes.

Hay más dudas en el caso de otros tres jugadores. Ustaritz, que se lesionó en el entrenamiento previo al choque de Viena, y Gurpegi, que le imitió en ese mismo encuentro, evolucionan de forma favorable e incluso realizan ya parte del trabajo del grupo, pero según reconoció ayer Josean Lekue necesitarán aún algún día para entrenar con total normalidad, por lo que la carga de trabajo se les puede quedar corta. Algo parecido sucede con Markel Susaeta, que ha añadido una gripe al fuerte golpe que sufrió el domingo.

Están descartados, por último -además de Koikili, sancionado-, Ocio, Muñoz, Bóveda, Zubiaurre y Ion Vélez. Todos se recuperan al ritmo debido, pero aún tienen para tiempo.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo