Anjel Lertxundi 2009/12/10
Lotuta
berria
Orain hogeita hamalau urte Espainiak, Mendebaldeko Sahara gainetik kendu nahirik -arazo gehiago zekarzkionean, onurak baino-, nahiago izan zuen lurraldea Marokoren esku uztea, sahararren autodeterminazioa gauzatzea baino. Franco hiltzeko zorian zegoen, era guztietako tutuei lotua. Halaxe utzi nahi zuen Espainia ere: artifizialki arnasarazitako momia baten moduan. Eta dena lotua eta ondo lotua uzteko ahalegin hartan, beste pauso bat izan zen Saharakoa: hobe lurraldea Maroko bezalako etsai historiko bati oparitzea, soberaniarik gabeko lurralde baten askatasunezko bide arriskutsuari -beste hainbat lurralderentzat eredugarri gerta zitekeenari- ateak zabaltzea baino.
Tutuetara lotu gabeko herri bat nahi duelako, Aminatu tutuekin lotu nahi dute bizitzara.
Emakumeak ez du etsi nahi.
Espainia mirari baten zain dago, baina iturrira jo gabe: mirariren bat egotekotan, Marokori kontra eginez etorriko zaio.