GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Mikel Susperregi 2009/12/7

Kopenageko diru kontuak

kazeta.info

Kopenageko goi-bileran ezbaidatuko diren gaia gehienak erroan diru kontuekin lotuak dira. Onean hori esatea zinikoa da, baina argi dago karbonoko isuriekin lotuta diren arazo guztiak azken finean diruarekin konpondu daitezkela. Gakoa da diru hori nondik sortuko den.

Diru kontu hauek sakonean ez dira konplexuak: 500.000 miloi dolar inguru behar dira urtero (...).

Mendebaldeko estatu aberatsenek dirutza hori baino gehiago gastatu zuten iaz banketxe eta finantza erakundeei epe-labur eta luzeko mailegoak emanez, kreditu krisiari aurre egiteko. Baina ahalegin hura oso ezohizkoa izan zen (eta ez urteroko gastua), eta ondorioz estatu aberatsek zor handiak hartu dituzte (nagusiki finantza industria handia duten estatuek, hots: Erresuma Batua, AEB eta Japonia).

(....) Kioto protokoloaren arabera, hirugarren munduko estatuek (Txina eta India barne -edo esan dezagun, bereziki) ez zituzten CO2 isuriak murriztu behar. Ulertzen zen orduan beren egiturak sortu behar dituztela garapena egonkorra gauzatzeko eta horrek CO2 isuriak dakar berekin batean, batez ere energia sortzeko egiturak direla-eta (normalean merkeagoa da energia modu zikinean sortzea). (...)

Oraingo egoerak beste akordio bat behar du, Kiotori jarraitzeko, eta berotze globalari aurre egiteko isuriak dramatikoki moztu behar dira, inoiz ez bezala. Beharrezkoa da saiakera honetan hirugarren munduko estatuak ere partaideak hartzea. Indiak jadanik adierazi du Kioto bezala jarraitzea nahiago duela, berak ez duelako iraganeko isurien ardura eta bere iduriz berotze globalaren kostua sortu dutenek ordaindu beharko lukete. (...)

Aurreikusi daiteke konponbidea ez dela erraza izango, eskatzen den kopurua eta eskeintzen denaren tartea hain zabala denez. Gainera, estatu «aberatsak» ez dira uste bezain aberatsak: kredituko krisia dela-eta, eta merkatu balantze defizita-eta zorrez gainezka dira; alderantziz, Txinaren merkataritza balantzea oso positiboa da: 300.000 miloi dolar uztartzen ditu urtero (AEBri exportatzen). (...)

Diru kontuak tartean direnean, sarritan hitz gutxi aski da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo