Sokatira Euskal Herriko Laukoa
Amaiur, mutiletan, eta Badaiotz, nesketan, jaun eta jabe izan dira
J.L.
Badaiotz A eta B, Sakana A eta B, Girizia eta Amaiur sailkatu dira 255 kilotako finalera, eta Amaiur A eta B, Abadiño, Sokarri B, Ibarra eta Berriozar sailkatu dira mutilen 300 kilotan.
Neskak 255 kilotan lehiatu ziren, bi multzotan banatuta, eta bietan Badaiotz izan zen nagusi. Garbi ikusten da arabarrak besteen gainetik daudela, eta laster abiatuko den zortzinako txapelketan zaila izango dela beraiek mendean hartzea. Gasteizko taldeak nagusi izan ziren A eta B multzoetan, eta bi taldeek jokatutako saio guztiak irabazi egin zituzten. Sakana A eta Girizia sailkatu ziren arabarren atzetik lehenengo multzoan, eta bigarrenean, berriz, Amaiur eta sakana B sailkatu ziren.
Mutiletan, berriz, Amaiur A eta B nagusitu ziren. Lehen multzoan, ordea, Abadiñorekin berdinduta amaitu zuen, eta Berriozar izan zen beraien atzetik sailkatu zena.
Bigarren multzoan, berriz, Ibarra eta Sokarri B sailkatu ziren. Mutiletan orain arteko saio guztietan, eta azkeneko urteetan, Abadiñoko taldea izan da jaun eta jabe, eta badirudi azkenean bilatu duela aurkari gogor bat, pisu honetan ikusitakoaren arabera, lan asko egin beharko baitu garaipena erdietsi nahi baldin badu.
Sakana taldearen lana ere goraipatu behar da. 255 kilotan atera da, eta bi talde sartu ditu finalean. Nesken lehian, badirudi Sakana eta Badaiotz daudela aurrez aurre, baina ezin ahaztu Amaiurrekin ere, nafarrak oso indartsu agertu baitira beren herrialdekoan. Hala ere, Badaiotz da faborito nagusia.