GARA > Idatzia > Mundua

1.200 manifestari atxilotu dituzte Kopenhagen agintariak estutzeagatik

Kopenhagen egiten ari den Klima Aldaketari buruzko Goi Bilera dela-eta giza mugimenduek larunbatean antolatutako manifestazioak sekulako arrakasta izan zuen (100.000 manifestari inguru antolatzaileen arabera), baina Danimarkako Gobernua beste «berri» bat eraikitzen saiatu zen: mila lagun atxilotu zituen larunbatean bertan, eta beste berrehun atzo, mundu osotik etorritako ekintzaileek hirian elkartutako agintariak gehiegi estutu ez ditzaten.

p028_f01_250x112.jpg

GARA

Danimarkako Poliziak atzo emandako datuen arabera, larunbatean atxilotutako 968 manifestarietako 955 aske geratu ziren. Beste hiru epailearengana eraman zituzten, agenteak jipoitzeagatik, eta gainerako hamahiruak Goi Bilera dela-eta prestatutako instalazio berezietan sartuta zituzten.

Atzo beste berrehun pertsona atxilotu zituzten, berriz ere agintariak estutzeko mobilizazioetan ari zirenean. Bostehun lagun elkartu ziren Trianglen izeneko puntuan bertatik portura joateko asmoarekin, baina kilometro erdia egin baino lehen Poliziak bidea itxi eta berrehun pertsona atxilotu zituen.

Larunbateko manifestazioa, elkartutako jendetzak eta Poliziak izan zuen jarrerak egin zuten berezi. Manifestarien helburua oso garbia zen: «Guk oso argi daukagu agintariak estutu beharra dagoela akordioren bat behartu nahi bada. Badakigu negoziazioek ez dutela orain arte fruiturik eman», esan zien kazetariei Txiletik etorritako Alicia Muñoz Via Campesina erakundeko nekazariak. «Ziur gaude manifestazio honek izango duela eraginik agintariengan», erantsi zuen, Via Campesinak makina bat herrialdetan lortutako garaipenak gogora ekarriz. Gazteak, umeak, zaharrak, indigenak, kolore ezberdinez jantzitako nekazariak, bizikletak erabiltzearen aldekoak, autoaren aurkakoak...

Guztiek helburu bera zuten: agintariek bilerak egiten dituzten Belle Center-era iritsi eta bertan adierazi beren iritzia. Manifestazioan esku hartzen ari ziren askoren iritziz, Poliziaren babesean elkartutakoak dira klima krisia eragin dutenak, edo horien interesak defenditzen dituztenak. «Kapitalismo berdea» bultzatu nahi omen dute Belle Centerekoek, eta horrela ez da klima aldaketa geldiaraziko.

Mila pertsona atxilotu izanak kontu horiek alboratu egin zituen. Danimarkako Parlamentuak orain aste batzuk onartu zuen atxiloketa prebentiboak egitea ahalbidetzen duen legea. Poliziak arriskutsutzat jotako ekitaldiren batetik gertuegi egonez gero, edozein atxilotu dezakete eta hamabi orduz giltzapean eduki, lege horren arabera. Poliziak mila kaiola zituen prestatuta, atxilotutakoak berehala bertan sartzeko, ekintzaileek jakinarazi dutenez. Manifestazio erraldoia hasi zenetik ordubete pasa gabe zegoen, «bloke beltzeko» makina bat gazte garai batean Burtsa hartzen zuen eraikinaren aurka harriak jaurtitzen hasi zirenean.

«Polizia urduri zegoen, horrenbeste manifestari ikusita -idatzi du kaosenlared webgunean Cesar Jerezek-. Bi karga egin zituzten eta manifestazioa zatituta geratu zen. Ehunka lagun isolatuta geratu ziren. Guztiak eraman zituzten. Horien askatasuna eskatzeko geroxeago egin zen manifestazioan ere lagun gehiago atxilotu zituzten. Atxilotuak bost orduz eduki zituzten eskumuturrak lotuta, izoztuta zegoen lurrean eserita, bi gradutako tenperaturarekin, kalean eta komunera ere joateko aukerarik gabe».

Los anfitriones daneses venden «optimismo»

La Cumbre de Copenhague entrará a partir de hoy en una fase decisiva, ya que los ministros se sientan en las negociaciones. Pese a todo, aún queda camino que recorrer para alcanzar el acuerdo, que se pretende lograr el viernes, según ha manifestado el conservador primer ministro danés y anfitrión del encuentro, Rasmussen. Antes de que finalice la semana, se espera la presencia de unos 115 jefes de estado y gobierno.

Las negociaciones climáticas han cumplido su primera semana en medio de un ambiente de oficial pero «relativo» optimismo sobre la posibilidad de alcanzar un acuerdo satisfactorio entre los países industrializados -que han alcanzado su actual nivel de desarrollo emitiendo gases de efecto invernadero sin freno- y las economías llamadas emergentes para reducir las emisiones de gases contaminantes. La ministra danesa y presidenta de la Cumbre del Clima, Connie Hedegaard, aplaudía la «voluntad política» de los participantes a pesar de los «muchos desafíos y problemas no resueltos. Pero dado que empiezan a llegar los ministros, hay también voluntad política y las negociaciones están siendo productivas», apostilló Hedegaard.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo