GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Biarritz hasi da bere jokoa egiten

Lapurtarrek final-laurdenak jokatzeko txartela ia eskuetan dute, atzokoan Newporti astindua eman ostean.

p044_f01.jpg


BIARRITZ 49

NEWPORT 13

Jon LEUNDA

Biarritzek handikiro jokatu zuen atzo, azkenaldiko makalaldi guztiak alde batera utzi, eta Europako lehiaketa nagusian zeresan handia eman dezakeela erakutsi nahi zuen, eta garaipena erdiesteaz gain, puntu gehigarria ere batu zuen, eta multzoko lehen postuan jarraituko du. Gainera, final-laurdenetara iristeko bidean ere aurreratu samar dauka lana, gainerakoei alde dezentea kentzen baitie dagoeneko. Kontuan hartuta, gainera, bigarren fasetik aurrera partida guztiak neurketa batekin erabakiko direla, eta punturik gehien batzen dituzten taldeek jokatuko dutela etxean, bide horretatik jarraituta, Biarritzek final-laurdenak etxean jokatzeko modua egin lezake.

Atzoko partidari buruz gauza gutxi esan daiteke, emaitzak berak erakusten baitu dena. Lehen minututik agerian geratu zen bi taldeen artean zegoen aldea. Azkenaldian partida asko galduta zetozen lapurtarrak, eta zaleak kezkatzen eta urduritzen hasita ere bazeuden, emaitza txarrez gain, taldearen jokoa ere ez baitzen oso ona, baina atzokoan kezka guztiak uxatu zituzten, jokoa ona izan baitzen, eta emaitza ere bai.

Lehen minututik joan zen erasora talde lapurtarra, Newportek ez zion itzalik ere egiten, eta entseguak bata bestearen atzetik etorri ziren. Partida erosoa izan zen, denboraldi honetako erosoenetakoa, kanpotarrek ez baitzuten inoiz estutu, baina etxekoen jokoa ere oso ona izan zen, eta horrek ere zerbait esan nahiko du. Ligako bolada txarrari amaiera emateko erremediorik onena Europa izan zitekeela esaten zuten, eta hor behintzat etekin oso ona ari dira ateratzen. Datorren asteburuan ere lehiaketa bereko partida izango dute lapurtarrek.

Puntugilea

Dimitri Yachvili izan zen partidako puntugile nagusia, baina ez zen beste batzuetako fintasunarekin aritu, jaurtiketa bat baino gehiago huts egin baitzuen.

Isaac: «Hemos dado un gran paso para poder jugar los cuartos de final»

Jack Isaac, ayudante del técnico Jean Michel Gonzalez, fue quien se encargó de hablar con los medios al acabar el choque. El australiano dejó claro que van por el buen camino. «Hemos dado un paso importante para jugar los cuartos de final en Anoeta. Hemos hecho un gran partido y todos estamos muy satisfechos»,.

El medio melé labortano Dimitri Yachvili también estaba muy satisfecho con el resultado y el trabajo realizado: «Lo importante era ganar y coger confianza, tras los malos resultados que estábamos teniendo. Yo creo que hemos conseguido las dos cosas y ahora están más cerca los cuartos, que parece que jugaríamos en Anoeta y ese debe ser nuestro objetivo. Ahora hay que pensar en el partido del próximo viernes. Ganando podemos asegurarnos el billete y eso nos daría mucha tranquilidad». J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo