GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOEN SUPERPRESTIGIOA

Sorhuet eta Waltari aterako dira faborito


Jon LEUNDA

Buruz Buruko Superprestigioan, final-laurdenetako bi partidak jokatuko dira gaur 16.00etatik aurrera. Lehenengoan, Etxeberri eta Sorhuet lehiatuko dira.

Hori amaitutakoan Waltari kubatarra eta Kurutxari izango dira aurrez aurre. Etxeberriren eta Sorhueten arteko demak ez dauka faborito garbirik.

Azken horrek final-zortzirenak jokatu behar izan ditu, eta norgehiagoka bikaina egin ostean Patrick Ozafrain hartu zuen mendean. Hori dela eta, konfiantza handiarekin agertuko da gaur Garat trinketera, irabazteko itxaropenarekin.

Bigarren partida, berriz, Kurutxarik eta Waltarik jokatuko dute. Hemen kubatarra aterako da hasiera batean faborito, baina kontuz ibili beharko du, izan ere, Garat bezalako trinketeak ez dira berarentzat egokienak. Partidako irabazleak Thierry Harizmendiren aurka jokatuko du.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo