Errugbia
Avironek Europan bidea egiteko aukera dauka
Jon LEUNDA
European Challengen Avironek inoiz izan duen aukera handiena izango du final-laurdenetarako bidea egiteko, baina horretarako koska handi samarra igaro beharko du; gaur gauean, 20.45etik aurrera, Jean Dauguer zelaian London Waps mendean hartu beharra baitu.
Zuri-urdinak une honetan sailkapeneko bigarren postuan daude, eta gainetik Ingalaterrako taldea besterik ez dute.
Joan den ostiralean neurtu ziren bi taldeak elkarren aurka Londresen, eta etxekoak nagusitu ziren, baina euskaldunek itxura bikaina eman zuten, eta puntu bat lortu ahal izan zuten. Horri esker, eta gaur garaipena erdietsiko balu, eta Londonek puntu gehigarririk lortuko ez balu, Aviron lehenengo jarriko litzateke, eta hor amaitzeko aukera askorekin, jokatzeko geratuko liratekeen bi partidak erosoak izan behar baitute.
Hamabostekoa erabakita
Avironek hamabostekoa erabakita dauka, eta ondorengo hau izango da: Peyras, Elhiorga, Lacroix, Gerber, Fall, Gower, Garcia, Perugini, Roumieu, Blake, Lande, Lafitte, Marmouyet, Martin eta Punicelli.
Aulkian, berriz, Hegi, Igiñiz, Filipo, Deen, Lopez Herrero, Edmonds, Iñigo eta Avril geratuko dira. Harmailak ez dira beteko, baina jende ugari bertaratuko da partida ikustera.