GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako auzapezak berak «zozokeria bat» egin zuela aitortu die Bizi! taldekoei

Idoia ERASO |

Kopenhageko gailurra dela-eta Bizi! elkarteak banatu kartelak jendearen etxeetatik kentzeko agindua eman zuen Jean Grenet auzapezak. Talde altermundialistak auzapezaren ekimen antidemokratikoa salatu eta gai hori auzitara eramatea ere deliberatu zuten. Elkarteko kideak Grenetekin elkartu ziren asteartean, eta afixak kentzeko agindua «zozokeria bat» izan zela aitortu zien. Herriko etxean egindako bilkura horretan Grenetek aitortu zuen herriko langileei afixak kentzeko agindua eman ziela, baina erabilitako baliabideak ez zituela berak agindu esan zuen. Izan ere, udaltzainez inguratutako garabi-kamioi bat erabili zen jendearen etxeetako leihoetara iritsi eta kartelak kentzeko.

Abokatuarekin ere elkartu ziren taldeko kideak, auzapeza auzitara eramateko bideak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Udal agindurik ez zenez izan, legalki ezinezkoa da Grenet auzipetzea. Taldeko koordinatzailea auzibidera jotzeko erabakia baztertzearen aldekoa bada ere, talde osoak aukera adostea falta da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo