Rammstein taldeak Pearl Jam lagunduko du datorren urteko Bilbao Live jaialdian
GARA | BILBO
Iragan hilabetean Barakaldoko BEC aretotzarra sutan jarri ostean, Rammstein seikote alemaniarra Bilbon izango da udan, Bilbao Live jaialdian.
Bilbao Live jaialdia uztailaren 8tik 10era egingo da aurten, eta bertan izango diren taldeen artean, dagoeneko bi izen nagusi ezagutzen ditugu. Estatuan kontzertu bakarra Bilbokoa izango duen Pearl Jam batetik, eta Rammstein seikote indartsua bestetik. Alemaniarrek «Liebe ist für alle da» (maitasuna hor dago guztiontzako) dute azken lana, urrian argitaratua, eta beraien «metal dantzagarria» zuzeneko pisutsu eta ikusgarrietan jotzen dute.
Abonamendu salmenta
Rammstein Bilbon izango dela iragartzearekin batera, Last Tour International jaialdiaren antolatzaileak abonamenduen salmenta gaur hasiko dela jakinarazi du, 95 eurotan eta urtarrilaren 25a arte.