GARA > Idatzia > Euskal Herria

Harrera beroa azken asteotan aske geratu diren bost bilbotarrei

GARA |

Azken asteotan aske geratu diren Inma Basabe, Dabid Lizarralde, Gabi Saez, Joana Regueiro eta Iñaki Peña bilbotarrei harrera beroa egin diete. Saez, Lizarralde eta Basaberi Bilboko Alde Zaharrean egin zieten ongietorria ostiral arratsaldean. Ekitaldiaren ondoren, Errondabideko herri afarian parte hartu zuten 100 auzokide inguruk. Ostean, 7 Katu gaztetxean jaialdia egin zuten eta besarkadak eta poza izan ziren nagusi bertan. Larunbat eguerdian, aldiz, Regueiro eta Peñari harrera beroa egin zieten beste hainbat lagunek San Ignazio auzoan.

Bestalde, atzo 31 urte bete ziren Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala hil zutenetik. Arrigorriagan, Argalaren aldeko ekitaldia egin zuten eta orotara 200 bat lagunek hartu zuten parte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo