GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Desafioa

Mendizabalek eta Olasagastik martxorako lotu dute bien arteko apustua

J.L.

Joxemari Mendizabalek Joxemari Olasagastiren aurka jokatuko du apustua martxoaren 28an Tolosako edo Azpeitiko zezen-plazan, hori oraindik erabaki gabe geratu da. Baldintzak, berriz, Adunakoak aurretik jarritakoak izango dira.

Bi aizkolariek lau kanako enbor zutik jarrita erdibitu beharko dituzte, eta igeldoarrak lau minututako aldea emango dio adunarrari. Mendizabalek eramango ditu enborrak plazara. Alde bakoitzak 6.000 euro jokatzen ditu dirutan.

Desafio hau nahi zuenak hartzeko bota zuen Mendizabalek. Azkenean Olasasgastik erantzun, eta aurretik jarritako baldintzak onartu dizkio. 62 urte ditu adunarrak, eta azkenaldian zutik jarritako tamaina handiko enborrekin lan bikaina egiten ari da. Bere garaian, Mindegiarekin eta Arriarekin batera aizkolaririk onenetakoa izan zen. Honekin datorren urterako bi apustu daude lotuta. Aurretik, otsailean, Otaegi eta Txikon neurtuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo