GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Neguko merkatua

Oierren ordezkoa bilatuko dutela baieztatu du Patxi Izcok

Hegaleko jokalariak eskuin belauneko barrualdeko alboko lotailua hautsia du eta hiru hilabete egon beharko da jokatu gabe.

p032_f01_148x132.jpg

Imanol CARRILLO

Osasunako jokalari gehienek Gabon zoriontsuak izango dituzte aurten, taldearen sailkapena lasaigarria da-eta, baina Oier Sanjurjok beste helburu batekin itzuli beharko du oporretatik bueltan. Atzo bertan Osasunak jakinarazi zuenez, hegala hiru hilabetez egongo da bajan Athleticen aurkako neurketan eskuin belaunean egin zuen lesioagatik.

Taldeak bere webgunean azaldutakoaren arabera, nafarrak eskuin belauneko barrualdeko alboko ligamenduan hirugarren graduko haustura du, izan daitekeen larriena.

Defentsak iazko denboraldiko bigarren zatia jokatu ezinik eman zuen, beste belaunean, ezkerrekoan, izandako lesio larri bategatik. Oraingoan, lau astez eduki beharko du belauna geldirik, makila batez finkatuta, ondoren hiru hilabeteko baja-epea igarotzeko.

Ezbehar hori dela-eta, neguko merkatuan jokalariren bat fitxatuko duela baieztatu zuen Patxi Izco gorritxoen presidenteak atzo egindako urte amaierako bazkarian. Beraz, Jose Antonio Camacho entrenatzaileak herenegun egindako eskakizunari jaramon egingo dio.

«Entrenatzaileari men egiten saiatuko gara. Zerbait interesgarria azaltzen bada, esfortzua egingo dugu; gainera, Oierren lesioagatik, hegala nahiko justu geratu baitzaigu», adierazi zuen Izcok.

Hala ere, izenik ez dute aipatu oraindik. Eskuin hegal bat bilatu beharko luke taldeak. Izan ere, nahiz eta Oierrek ezker hegalean jokatu izan duen, postu hori betea du Osasunak, Callejarekin eta Monrealekin. Beraz, fitxatutako jokalari berria, Ligan jokatzeko legeak betetzeaz gain, Azpilicuetaren ordezkoa izango litzateke.

Oierren taldekideek, bitartean, jai gozoagoak igaroko dituzte etxekoen eta lagunen artean. Izan ere, 2009a lasaitasunez agurtuko du Osasunak, Ligako sailkapen nagusian hamabigarren tokian baitago, jaitsiera postuetatik lau puntura.

Sailkapenaren erdialdean egonda ere, duela lau jardunaldi toki hobe batean ere egon ziren iruindarrak, Zaragozaren aurka irabaztean, jaitsiera postuetatik zortzi puntura geratu baitziren. Gainera, Europarako postuetara gerturatzeko aukera ederra eduki zuten, baina Malagaren aurka jasotako porrotak aukerak uxatu zituen.

Baina sailkapeneko lasaitasunak alderdi negatiboa ere badakar. Izan ere, azken bi neurketetan -Mallorca eta Athleticen aurka- taldeak itxura kaskarra eman du. Ondorioz, mailan jarraitze hutsetik goragoko zerbait lortzeko jokalarien mentalitatea zalantzan jarri du Camachok azken egunetan.

Walter Pandianiren -lehen jardunaldietan gol ugari sartu zituen- eta Nacho Monrealen ausentziak Ligako azken txanpa honetan min handia egin die iruindarrei. Hala ere, momentu honetan iazko lehen erdian baino hiru puntu gehiago dute gorritxoek, eta oraindik lau jardunaldi falta dira Ligaren erdia betetzeko.

Gabonetako oporrek indarrak hartzeko balio behar diete jokalariei, urtarrila gogorra izango baitute. Datorren astelehenean entrenamenduetara itzuliko dira, urtarrilaren 3an, igandean, Real Madrilen aurka izango duten neurketa prestatzen hasteko.

Ondoren, taldearen etorkizuna baldintzatu dezaketen zenbait partida jokatu beharko ditu Camachoren taldeak: Deportivo, Espanyol, Xerez eta Villarreal. Horiez gain, Kopako kanporaketari ere aurre egin beharko dio taldeak. Atzo bertan jakitera eman zenez, datorren urtarrilaren 7an izango da Herculesen eta Osasunaren arteko final-zortzirenetako lehia, 20.00etan.

Baliteke urte berriarekin lesionatuta dauden jokalariak osatzea eta entrenatzailearen planetan sartzea. Dudarik gabe, albiste ona izango litzateke.

Hurrengo jardunaldien ordutegia

LFPak Lehen Mailako hamazazpigarren jardunaldiko ordutegien berri eman zuen atzo. Osasunak urtarrilaren 10ean, igandean, jokatuko du Deportivoren aurka Galizian (17.00etan). Athleticek egun eta ordu berean jokatuko du Malagaren aurka, Andaluzian.

Bigarren mailako hemeretzigarren jardunaldiari dagokionez, Realak Cadiz hartuko du urtarrilaren 9an, larunbatean, 18.00etan. Real Unionek Levanteren zelaia bisitatuko du urtarrilaren 10ean, 17.00etan.

real madril, sarrerak

Gaur jarriko dira salgai Osasunak urtarrilaren 3an Real Madrilen aurka jokatu behar duen partidarako sarrerak (Klubaren egun erdia). Bazkideen sarrerek 10 eta 50 euro arteko prezioa dute, eta gainerakoentzat, 90 eta 100 euro artekoak izango dira.

Patxi Izco: «Son nuestros mejores clientes»

El presidente de Osasuna, Patxi Izco, se mostró irónico en la comida de Navidad con los medios de comunicación al ser preguntado por el Athletic. «No hay ningún problema. No tiene porqué haber ningún problema. Nos llevamos bien, son nuestros mejores clientes», señaló en alusión a los traspasos de jugadores navarros al conjunto bilbaino.

Por otro lado, Izco no quiso desvelar si se presentará o no a la reelección el próximo año, cuando concluye su segundo mandato, y dijo que éste es un tema que no le preocupa en estos instantes, cuando el club tiene «objetivos más importantes». Asimismo, señaló que le gustaría que, a diferencia de hace cuatro años, hubiera más candidatos y elecciones: «Me gustaría que hubiera una disputa, pero yo no voy a obligar ni a voy buscarme candidatos».

Sobre los jóvenes valores del equipo, los laterales César Azpilicueta y Nacho Monreal, aseveró que Osasuna no quiere venderlos y que sus cláusulas «son innegociables de momento, lo cual no quiere decir que si viene una oferta interesante no se pueda estudiar».GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo