GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ANTZERKIA

«Urtain», boxeolariaren bizitzan oinarritutako ikuskizuna, Arriagan

Gabonetan, Arriaga antzokia «Urtain» antzezlanaren lekuko izango da Animalario eta Centro Dramatico Nacional espainolak agertokiaren gainean jarriko duten lanaren bitartez. Bi konpainiek beren talentuak eta taldeak berriro elkartu dituzte «Urtain» egiteko. Lana abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean antzeztuko da. Andres Limak zuzendutako obra horretan, garai guztietako boxeolari ospetsuenetarikoaren bizitza azaltzen da. Taulen gainean, ondorengo aktoreak arituko dira: Roberto Alamo, Luis Bermejo, Victor Masan, Raul Arevalo, Maria Morales, Alberto San Juan, Estefania de los Santos eta Luz Valdenebro. Roberto Alamok Urtain eta Jose Ibarren paperak egingo ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo