GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ANTZERKIA

«Desnudos en Central Park» antzezlana izango da asteburuan Euskaldunan

Manuel Galiana eta Emma Ozores buru dituen «Desnudos en Central Park» komedia, Mark Rowell-ek sortua, ikusi ahal izango da larunbatean eta igandean Euskalduna jauregian. Jaime Azpilicuetak zuzenduta, hiru emanaldi eskainiko dira bi egun horietan. Gerry, etorkizunean idazle izateko bidean, bizitzaren erdian konturatzen da oraindik garrantzitsua den pertsona izan daitekeela. Goxoa baina era berean oso autoritarioa den amaren babesean bizi da, uste bezain inozoa ez den emakume batekin dago ezkonduta eta etxetik alde egin berri duten bi seme ditu. Egoera horretan, bizitzan jauzi handi bat ematea erabakitzen du, behingoan anonimotasunetik aterako duela ziur baitago eta bere talentua jendaurrean erakustera eramango duela uste baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo