HAURRENTZAT
Haurrei zuzendutako hamaika ikuskizun prestatu ditu Gayarrek Gabonetarako
Haurrei zuzendutako antzerki saioak izango dira nagusi asteburu honetan eta Gabonetan orokorrean Iruñeko Gayarre antzokian. Larunbatera bitarte, adibidez, «Ali Baba y los cuarenta ladrones» ikusi ahal izango da, 23 haur, 18 musikari eta 7 pertsonaia nagusiz osatutako lana, hain zuzen. Igandean, «El libro de la selva» izango da ikusgai Gayarreko agertokian, Mowgli eta bere lagunen abenturak azalduko diren. Astelehenean, Mag Larik «Secretos» ikuskizuna abiaraziko du.