TRIKITIXA ELEKTRONIKOA
Gose zuzenean ariko da larunbatean etxean, Arrasaten, Mery Mayrekin batera
Gose hirukote arrasatearra euskal musikari aire berriak emateko asmoz sortu zen. Trikitixa eta elektronika uztartzen dute eta hirugarren diskoa plazaratu berri dute. Diskoak, ohi den bezala, izenbururik ez du. Ohitura da zenbakia jartzea diskoaren albotxo batean. Disko bakoitza kolore batek definitzen du, ohitura horrek darama Gose gorriz janztera. Larunbatean zuzenean aurkeztuko du Arrasateko Gaztetxean Mery Mayrekin batera eta urtarrilaren 2an Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da.