GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

HIRUKOA

Sorkunek proposamen berria aurkeztuko du Ondarroan, hirukote formatuan

Bizitza ziklo berberen errepikapena izan daiteke, baina ñabarduretan dago diferentzia. Agertoki bat, musika, ahotsa eta ezagunak diren hainbat kantu. Proposamen akustiko horren ardatza, Sorkun abeslariak Kashbadekin hasi eta ibilbide diskografiko guztian bildutako abestirik akustikoenak berreskuratu eta horiek eszenara modu ezberdin batean eramatea da, kantuak erabat biluztuz. Kantu horiez gain, eskola zaharreko bluesak ere lekua izango du errepertorioan. Ahotsak agertokian kiribilak egin ditzan, gitarra akustikoekin, Gorka Sesma eta Iker Alvarez izango ditu alboan Sorkunek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo