
ESTILOARI TIRAKA
Twist erritmoari itsatsiko dizkio The Sparteensek hainbat talderen kantuak
60ko hamarkadaraino jauzi egiteko gonbita luzatzen du The Sparteens talde lapurtarrak. Twist eta ye-ye erritmora eramaten ditu Euskal Herriko hainbat talde ezagunen kantuak, «Zu atrapatu arte» edo «Txus», adibidez, bai eta nazioarteko izarrenak ere, «God save de Queen», kasu. Larunbatean Baionako Katie Daly´s ostatuan izango dira orain berrogeita hamar urte modan zeuden erritmoak gaur egunera ekartzen.