GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jean-Louis Davant (2009/12/22)

Euskara etsai

Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak zerratü züan düala zazpi urte, iholako auzirik gabe: egiazko demokrazia batetan ezin asmatüa! Orai kaseta hortako zazpi bürüzagi Madrileko auzitegi nazionalean ikusten dütügü, esküin mütürreko bi elkartek jaulkirik. Aküsazaleak zertan bermatü diren: hiruzpalau Guardia zibilen dozier ideologikoan! Hoientzat ez da düdarik, «a priori», osoki euskaraz ari den egünkari bakoitxa ETA-ren zerbütxüko dela; hoientako ezin daite beste gisaz izan! «Delit d'opinion» delakoa beno hürrünago doa hor Espainiako jüstizia; auzia piztü düan epailea bederen, euskararen etsaia dügü: guardia zibilari bezala, euskara zaio etsai.

(...) Jüstoki zazpi aküsatüetarik ezagünena den Torreldai Euskaltzain berriak libürü bat eginik badü euskararen aitzi erranik edo izkiribatürik izan diren perlaz aberatsa bezain argigarria : «El libro negro del euskera» (Euskararen libürü beltza). Üsüan euskaraz idazten du Torrealdai, bena behirkoan hon zen etsaiek erdaraz erranak ber hizkuntzan arrapika zitzan, araberako argibideekin.

Klarki erakusten dü gaztelania, espainol hizkuntza, ez dela propaganda ofizialak dioen bezala natüralki nausitü Hegoaldeko lau lürralde historikoetan, bena Espainiako bürüzagiek bortxaz hedatü düela euskararen kaltetan. Adibidez XVIII. mentean, Espainiako Bourbon errege berriek, Espainieraz beste mintzaje güziak debekatü zütüen erresuma osoan eta bi Ameriketako kolonia güzietan, oraiko Estatü Batüen erdialano. Haur Txipi güziek eskolan sartü behar üken züen, eta ez zait gaüza txarra, bena han espainiera zen hizkuntza bakoitxa: zonbat nahi güti ere, beste mintzaje bat erabilten züan, ikasle ala irakasle, bortizki gaztigatütik zen.

Franco beno hanitxez lehen hasi zen Hegoaldean euskararen zapalketa, bena orano ez dü epantxü mentsik, bereziki Nafarroa Garaian, eta eijerkiago besteetan ere... egia latz eta karats horien salatzea ere pakarazi nahi deie Torrealdairi eta horren sei lagüner. Haatik eüskaldünak berekin dütüe. Francok ez zütüan hezi ahal üken, eta besteek ere nekez ardietsiko düe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo