Joxemari Ostolaza
Lagun bati
Lagun bati zor diot ondoko informazioa, PSEKo aspaldiko militante batekin baieztatua. Patxi Lopez Lehendakari denetik bere konfiantzako jendea ari omen da eskuin ezker kokatzen. Rodolfo Ares Biscuter-ek badu alaba bat bulego berria estreinatu duena, Garapenerako Kooperazioa edo izena duena. Jose Antonio Pastorren emaztea Lehendakaritzan protokoloaren arduraduna da. Blanca Roncalen senarra Kruzesko Ospitaleko zuzendari gerente jarri dute. Iñigo Alonso, Ernesto Gascoren bikoteak Donostiako Tranbia Konpainian txofer izatetik, Euskalmeteko zuzendaritzara egin du jauzi. Pertikarik gabe. Portugaleteko Mikel Torres alkateak, Patxi Lopezen lagun mina, bere bikotea Enpresa Garapenean zuzendari eman du. Guillermo Echeniqueren emazteak zuzendaritza bat eskuratu du Justizia Sailean. Patxi Lopezen blogaren egileak, Nagore de los Rios andereak Ajuria Eneko Teknologi Berrien ardura hartu du. Eta bere senarrak, Iker Bilbaok Mendinet delakoaren gerentzia dauka. Baserritarrak laguntzeko alegia. PSEren barnean ere, Exekutiban Patxi Lopezek bere koinatua kokatu du, Ajuria Enetik urrun dago Bizkaia. Ezinbestekoa du liderrak bere konfiantzazkoak inguru hurbilean edukitzea, kudeaketa zorrotzak hori behar du.