«Egunkaria»-ren alde bildu dira langile ohiak Donostian
GARA |
«Egunkaria libre!» aldarrikatzeko beste elkarretaratze bat egin zuten atzo Donostiako bulebarrean. Bertan, kazetako langile izandakoak eta haiei babesa eman nahi izan zieten hainbat lagun bildu ziren. Han ziren, bertzeren artean, Jesus Uzkudun Euskadiko Comisiones Obreras sindikatuko zuzendaritzako kidea, Josu Txueka historialaria, Mikel Elorza abokatua, Joxan Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Sabino Ormazabal Bidea Helburuko ordezkaria. Auzipetuetatik Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria izan ziren, baita auzi ekonomikoko Mikel Sorozabal, Ainhoa Albisu, Begoña Zubelzu eta Joxe Mari Sors ere.
Webgunearen bidez, 17.000tik gora lagunen atxikimendua jaso dute -http://egunkaria.info-.