GARA > Idatzia > Euskal Herria

Urtarrilaren 2ko agurrera deitu ditu Uriartek elizbarrutikoak

GARA |

Artzain Onaren Katedralean, urtarrilaren 2an, goizeko hamaiketan izango den Agurreko Eukaristiara gonbidatu ditu Juan Mari Uriartek «elizbarrutiko anai-arrebak». «Gotzaina ez da elizbarrutian zerbitzu-eginkizun bat betetzen aritzen. Ez ditu irakatsiak, esperientziak, enkarguak ematen. Bere burua ematen du. Eta emate horrek beste era batera irauten du ministerio hori bukatzen denean», dio gutunean.

Astebete geroago, urtarrilaren 9an, bere ondoren Donostiako gotzaina izango den Jose Ignazio Munillaren eskuetan utziko du ardura pastorala, leku berean, eguerdian, eta bertara joateko deia ere egin du.

Apaizak asteazkenean, abenduaren 30ean, agurtuko ditu. Apaiztegian Apaizen Egoitza berria inauguratuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo