gbc I Kopako borrokan oraindik ere
Arerio zuzenari irabazteak doble balio du
gbc-estudiantes
K.A. I
Lau jardunaldi baino ez dira falta Koparako txartelak zeinentzat izango diren erabakitzeko. Eta hor, Estudiantes donostiarren arerio zuzen bihurtu da, bi taldeak emaitza berdina baitute sailkapenean. Gipuzkoarrek badakite Estudiantesek urrutiko jaurtiketetan arazoak dituela. Hori dela eta, Pablo Lasok hasieratik plazaratuko duen asmoa barnealdean defentsa gogorra ezartzea izango da, madrildarrak kanpotik jaurtitzera behartzeko.