GARA > Idatzia > Kultura

Hala Bedi Irratiak zuzenean eskainiko ditu Urtezaharreko kanpaikadak

 

p051_f02_148x99.jpg

GARA | GASTEIZ

Osteguneko azken segundoek ostiraleko lehenengoekin bat egiten dutenean, hau da, urte zaharra agurtu eta berriari ongietorria ematen zaionean, mundua akabatu egingo dela aurreikusten du Arabako Hala Bedi Irratiak. Gauzak horrela, munduaren amaiera horretatik bere existentziako azken kanpaikadak zuzenean eskainiko dituztela iragarri dute.

Zuzeneko emanaldia Jimmy Jazz-en bunkerretik egingo dute Hala Bedi Irratiko kideek, eta honela azaldu dute asmoa: «Gure esatariek gure zibilizazioaren errepaso orokorra egin beharko dute, azken urtearen nondik norakoak agertzea nahiko superfiziala baita munduaren akabera gainean daukagula baldin badakigu».

Gabon zahar gaueko irratsaioa 23.00etan hasi eta 01.00etan amaituko da. Zuzenekoaren ostean, egungo zibilizazioari bukaera emango dion «Munduaren Amaierako Jaia» ospatuko dute. Jaialdia Hala Bedi irratiak antolatzen du eta bertan parte hartzeko sarrerak Hala Bedi tabernan daude salgai 3 euroan. Horrez gain, Jimmy Jazz-en ohikoak diren prezioetan ere beherapenak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo