GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

ACB Liga

Jarraikortasunak du Koparako giltza

Donostiarrek asmatu zuten Estudiantesen gabeziei probetxua ateratzen, eta bizirik mantentzen dute BECera iristeko itxaropena.

p034_f01_097x184.jpg

 
LAGUN ARO GBC 86
ESTUDIANTES 74

Jon ORMAZABAL I

BECerako txartela eskuratzea horren garesti dagoen denboraldi honetan, jarraikortasuna eta intentsitatea izango dira giltzarriak, Bilbao Basketez gain Kopan egongo diren beste zazpi taldeentzat. Valladolid eta Xacobeoren kontrakoetan lasaitu ostean, Barakaldoko gune erraldoiak sekula baino urrutiago zirudien, baina kemena berreskuratuta, ametsa berriz eskuetan dute Lasorenek, aurkari zuzena duten Estudiantesi irabazi, eta Unicajak donostiarren hurrengo aurkari izango den Joventuten aurka galdu ostean.

Epe luzeragoko lehia horretan bezala, atzoko lehian ere, intentsitatean eta jarraikortasunean zegoen gakoa. Ahearnek ihes egin eta German Gabrielek min hartu ostean, berez duena baino talde motzagoarekin aurkeztu zen Estudiantes Illunben, eta beraz, kanpoko jaurtiketetan zuten gabeziaz gain, erritmo gogor bat ezartzen asmatzea erabakigarria izango zela zirudien.

Hala ere, eta Lasok Detrick hasierako bostekoan jarri zuen arren, Lagun Arori lehen zati osoa kostatu zitzaion berari komeni zitzaion erritmoa ezartzea. Bi taldeetako erasoak azkar eta eraginkor ekin zioten partidari, Ignerskik saskia erraz ikusten zuen arren, saskiratzeak txandakatuz eroso sentitu zen Casimiroren taldea, Popovicen lanari esker.

Barbour ikusgarria eta Hopkins beteranoari esker, gipuzkoarrak lehia estutzen hasi ziren saskiratze askoz gutxiagoko bigarren laurdenean, baina hori ere ez zen nahikoa Clarken hirukoen eta Jasenen bihotzaren aurka (38-37 atsedenaldian).

Laurden erabakigarria

Defentsan estutu beharra zegoen aldeak irekitzeko eta hirugarren laurdenean asmatu zuten gipuzkoarrek horretan. Sergio Sanchez eta Urizen artean Oliver -madrildarren antolatzaile bakarra- ito zuten, Pankok Suarez izarra erabat ezeztatu zuen eta barruan Popovic geldituta, nekea eta baliabide urritasuna agertu zen «estudiantilen» artean -bost minutu eman zituzten ia punturik sartu gabe- eta 18-2ko partzial batekin lehia beren aldera jarri zuten euskaldunek.

Baina ikasgairik ere izan zen atzoko partidan, garaipenak erraza zirudienean, donostiarrak lasaitu eta ikusleen gozamenerako erabili nahi izan zuten azken laurdena, eta hori gaur egun garesti ordain daiteke. Ezer badu, bihotza eta duintasuna du, handia, Jasen madrildarren kapitainak eta bere taldea bederatzi puntura hurbildu zuen. Zorionez, jarraikortasuna etetear zen unean konpontzen jakin zuen etxeko taldeak.

El Barcelona arrasa en Vistalegre y es más líder

El Barcelona es aún más líder tras su exhibición en Vistalegre, donde se impuso con la mayor renta culé en Madrid de la historia, 57-79. A pesar de que las bajas del conjunto blanco -Hansen, Felipe Reyes, Van den Spiegel y Llull no pudieron jugar- pueden servir para reducir el palo, la autoridad con la que los de Xavi Pascual se impusieron ayer en el feudo madridista fue tal que seguro marcará un antes y un después en la ACB. Tras este triunfo arrollador, los culés tienen dos victorias de ventaja más el average sobre los blancos, que son superados por el Baskonia, en una lucha que parecía reservada a los futboleros.

Aunque el Barcelona se divirtió al ritmo impuesto por Ricky Rubio en su mejor partido como azulgrana, el de ayer fue un triunfo del bloque barcelonista, con un sensacional trabajo defensivo y una profundísima rotación para castigar a un Real Madrid hundido por las bajas y lastrado mentalmente por su mal inicio. Sólo Lavrinovic (19 puntos) y el joven Dasic (11) encontraron una cierta frescura ofensiva ante el muro culé.

Si el del Barcelona fue un baño colectivo, la exhibición individual la firmó Clay Tucker en Málaga, con un final de partido excepcional que pone muy difícil la clasificación copera del Unicaja y llevando de forma virtual al Joventut a Bilbo el próximo febrero.

Los 33 puntos y 8 triples finales fueron grandiosos, pero lo verdaderamente impresionante fue su final: 20 puntos en un último cuarto antológico, comandando la valiente remontada de la Penya y dando la victoria a los verdinegros con una sensacional canasta sobre la bocina. Recibió a cinco metros, posteó y, jugando con el tiempo, se levantó tras pivotar para encestar el 76-78 final cuando los tableros se iluminaban.

Las victorias de Baskonia y Valencia también los convierten matemáticamente en equipos de Copa, una lucha en la que entra de pleno el Lagun Aro, tras su victoria ante Estudiantes y las derrotas de Unicaja y Manresa, que cayó derrotado en casa ante un Blancos Rueda Valladolid que se tomó un respiro en la tabla.

Sin Aguilar ni Rannikko, el Granada también dio un importante paso adelante, consiguiendo el triunfo ante un Fuenlabrada en caída libre.

En la parte baja de la tabla, Edu Torres debutó en casa con victoria del Murcia ante el Gran Canaria. También alivió su situación el Meridiano Alicante con su victoria -82-75- ante el Xacobeo. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo