GARA > Idatzia > Euskal Herria

Laguntza bila atera dira «Guaixe» eta Beleixe Sakanako hedabideak

«Sakandar 1, euro 1; 20.000 baietz!!» egitasmoa aurkeztu dute «Guaixe» astekariak eta Beleixe irratiak, izan ere, Nafarroako Gobernuak aurten euskarazko hedabideei diru laguntzarik ez emateko erabakiaren ondorioz «kinka larrian» utzi ditu euskarazko bi hedabideak.

p015_f02.jpg

GARA

Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideei diru laguntzarik ez emateko erabakia hartu izanak Sakanako «Guaixe» astekarian eta Beleixe irratian sortu duen «egoera ekonomikoari aurre egiteko» hainbat ekimen aurkeztu zituzten atzo eguerdian.

«Guaixe» eta Beleixe «une kritikoan» daudela jakinarazi zuten, Nafarroako Gobernuak «iturria itxi» baitu. Azkenaldian, «txorrota txikia zena erabat itxia da aurten eta horrek kinka larrian» utzi ditu bi hedabideak. Publizitatearen salmenta arloko krisia ere gaineratu behar zaiola gogora ekarri zuten. Hala ere, ez direla «oihanean galduko» nabarmendu zuten. «20.000 euro da aurtengo ekitaldi ekonomikoa salbatzeko» behar den diru kopurua.

Horren harira, «Sakandar 1, euro 1; 20.000 baietz!!» egitasmoa aurkeztu zuten. Egun 20.000 biztanle ditu Sakanak eta «bakoitzak euro bat jarrita» aurten galerarik ez izatea lortuko lukete euskarazko bi hedabideok.

«Guaixe» eta Beleixe irakurri eta entzuten duten sakandar guztien izenean, diru bilketarako deia egin zuten. Eta bide batez, diru ekarpena egiteko hainbat modu daudela azaldu zuten. Batetik, Nafarroako Kutxan eta Euskadiko Kutxan Bierrik fundazioak dituen kontu korrontetan diru-sarrerak eginez; bestetik, fundazioaren laguntzaile bihurtu eta urtero 50 euroko kuota ordainduz; Nafarroako Kutxako «Zuk aukeratzen duzu, zuk erabakitzen duzu» egitasmoaren barruan 17.003 zenbakia duen proiektua aukeratzea da hirugarren bidea; eta toki publikoetan itsulapikoetan edota herrietan egun berezietan bilketarako mahaietan ematea laugarrena.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuari arduraz jokatzeko eskatu zioten, euskarazko hedabideak babestea «legezko betebe- harra baitu». Izan ere, Sakanako gizartearen zati bat «iraintzen eta zigortzen» ari da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo