GARA > Idatzia > Mundua

Obamak Al Kaedari egotzi dio hegaldiaren aurkako eraso saiakera

Barack Obama AEBetako presidenteak Al Kaedari egotzi zion, atzo lehen aldiz, Amsterdam eta Detroit arteko hegaldian bonba bat zartarazten ahalegindu zen Umar Faruk Abdulmutalab Nigeriako ustezko ekintzailea atentatu hori egitera bidali izana. Astero presidenteak telebistaz eta irratiz eskaintzen duen hitzaldian egin zituen Obamak adierazpen horiek. AEBetako Armadak Yemenen ere operazio militarrak abian jartzea gero eta hurbilago dagoela dirudi.
p025_f01_199x116.jpg

GARA |

Obamak Hawaiin izozkiak jaten hasi aurretik esandakoaren arabera, Al Kaedak eman zizkion Umar Faruk Abdulmutalab nigeriarrari hegaldiaren aurkako erasorako beharrezkoak zituen armak. Gainera, Bin Ladenek zuzentzen duen sareak prestatu zuen 23 urteko mutila.

Irratiz eta telebistaz gain, Etxe Zuriko webgunean ere entzungai dagoen hitzaldian, presidente beltzak garbi asko esan zuen Arabiar penintsulako Al Kaedak egin zuela hegazkinaren aurkako eraso saiakera.

Hori bai, ez zituen George W. Bush aurreko presidentearen hitzak erabili nahi izan, eta beste batzuk aukeratu zituen errepublikanoen kritikak -«bigunegia» izatea leporatzen diote- saihesteko: AEBak «terrorismoaren aurkako gerran» egon beharrean, «gorrotoaren eta indarkeriaren garrantzi handiko sarearen aurkako gerran» daude.

Agintariak Eguberri egunean gertatutakoa ikertzeko agindu zuen orduan. Ikerlarien lana ezagutu ondoren, Obamak adierazi du gero eta datu gehiago dituztela Umar Faruk Abdulmutalab gazteari buruz.

«Badakigu Yemenera joan zela, sekulako pobrezia eta oso matxinada gogorrak izaten dituen herrialdera -adierazi zuen agintariak-. Badirudi bera Al Kaedarekin zerikusia duen beste talde batekin jarri zela harremanetan. Arabiar penintsulako Al Kaedak entrenatu zuen, lehergaiak eman zizkion eta hegazkin horri eraso egin ziezaion bidali zuen, AEBetara zihoan he- gazkinari eraso egitera alegia».

Orain arte, AEBetako agintariek ez zuten publikoki esan Northwest konpainiaren hegazkinaren aurkako eraso saioa Al Kaedak egindakoa zenik. Hori bai, esana zuten egilearen eta sare horren artean bazela «loturarik», gehiago zehaztu gabe.

Joan den astelehenean, Arabiar penintsulako Al Kaedak bere gain hartu zuen porrot egindako atentatu ahalegina, Interneteko webgune islamistak zaintzeko estatubatuarrek sortutako zentroaren arabera.

Abdulmutalab Nigeriako bankari ezagun baten semea da. Amsterdametik AEBetako Detroitera eta 290 pertsona barruan zirela zihoan hegazkinean PETN izeneko lehergaia zartarazten saiatu izana egotzi diote. Antza, barruko arropan gordeta sartu zuen lehergaia hegazkinean. Bertsio ofizialaren arabera, gainerako bidaiariek lortu zuten erasoak porrot egitea.

Atzoko hitzaldian, Obamak onartu zuen estatubatuarrek Yemengo agintariekin zituzten harremanak estututa zituztela, Al Kaedak egin izan dituen erasoen eraginez. «Entrenamendu eremuei eraso egin diegu, buruak akabatu, konspirazioak oztopatu... Eguberriko eraso saiakerarekin zerikusia duten guztiek jakin behar dute beraiek ere erantzule direla». Obamak gaiaren inguruko txostenak aztertzen emango du asteburua eta astearterako bilera garrantzitsu bat prestatuko du.

SOMALIA

Yemengo agintariek itsasertzeko segurtasun neurriak indartzea erabaki dute, Al Kaedarekin lotura omen duen talde armatu batek Afrikako herrialdetik egin dituen mehatxuen eraginez. Mujtar Robow Al Shabab taldeko eledunak agindu zuen ekintzaileak bidaliko dituela Somaliatik Yemenera.

Los rebeldes chiítas dicen sí al diálogo con el Gobierno

El líder de los rebeldes chiíes que resisten en el norte de Yemen, Abdul Malik al Huti, acogió ayer favorablemente un propuesta de diálogo del presidente Ali Abdula Saleh, pero exigió el final de las operaciones armadas, que ayer dejaron un trágico saldo de al menos diecinueve muertos. «Cuando pare la guerra, estamos listos para el diálogo», afirmó el máximo dirigente de los llamados hutíes, que luchan desde 2004 contra el Gobierno de Saná, aunque los combates se han agudizado en los últimos meses.

El presidente Saleh, en su mensaje con motivo del año nuevo, urgió a los hutíes a que acepten la oferta de alto el fuego hecha el 13 de agosto pasado como paso previo para sellar la paz. En un comunicado, los hutíes dicen que están de acuerdo con Saleh en la necesidad de buscar una solución final, pero también segura: «Nos enfrentamos a una agresión, y cuando pare la guerra estamos listos para el diálogo».

El Ejército yemení lanzó una fuerte ofensiva el 11 de agosto pasado para alejar a los hutíes de sus territorios. Semanas después a la ofensiva se unió Arabia Saudí. Ayer mismo, combatientes chiíes del norte de Yemen atacaron una aldea saudí y en los choques armados murieron diecinueve personas, según informaron telefónicamente vecinos de la zona. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo