GARA > Idatzia > Ekonomia

Urdiñarbeko 49 urteko nekazari bat hil da bere traktorea irauli ondoren

GARA |

Urdiñarbeko nekazari bat, Jean-Pierre Lopepe izenekoa, herenegun hil zen bere traktorearekin lanean ari zela. 49 urteko abeltzaina aipatu herriko Garaibie auzoan zuen ukuilua garbitzen ari zen, malda handiko eremuan.

Nonbait, traktorea irauli eta laborari zuberotarra erori eta azpian hartu zuen. Kolpearen ondorioz hil zen. Istripua herenegun gertatu zen arren, atzo arte ez zen horren berririk izan.

Urdiñarbeko udal-idazkariak jakinarazi zuenez, lurzoru horiek arriskutsuak izaten dira eta ez da istripua gertatzen den lehen aldia.

Nekazari zuberotarrarena hildako bat eragin duen aurtengo lehen lan istripua izan da Euskal Herrian.

Iragan 2009an laurogei lagunetik gora hil ziren lan istripuan, eta azken hamar urteetan mila lagun izan dira horrela hildakoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo