Amikuzeko klinika berria Aiziritzen eraikiko da
GARA |
Amikuzeko herri elkargoak zazpi hektarea erosi ditu Aiziritzen ekonomia eta gizartea garatze aldera. Lur eremu horretan klinika berria egiteko asmoa du. Egun Donapaleun dagoen Sokorri klinika zaharra berritu beharrean, Aiziritzen berria egitea deliberatu du elkargoak. Osasun zentroa eraikitzea egitasmoa besterik ez bada ere, Bartelemy Agerre kontseilari nagusiak eraikiko dela baieztatu du.
Sokorri sortu zen garaian bezala klinika pribatua bada ere, «erdi publikoa» izango dela nabarmendu dute.