Elkarretaratzea gasteizen
Etxeko langileek enplegu agentzia pribatuen lan baldintzak salatu dituzte
Hainbat sindikatu eta gizarte eragileren babesa zutela, etxeko langileen elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Gasteizen, Edades agentziaren aurrean, enplegu agentzia pribatuek etxeko langileei jartzen dizkieten lan baldintza kaskarrak salatzeko. Mobilizazio honen bitartez, sektore honen arautze «justuagoa» aldarrikatu zuten, Lorea Ureta etxeko langileen elkarteko eledunak azaldu zuenez. Salatu zuenez, langileak «beren eskubideei uko egitera behartzen dituzte», eta aipatu zuen ezinezkoa dela jakitea zenbat langile dauden baldintza horietan, aipatu agentziak frankiziak baititu hainbat hiritan. Horregatik, beren webgunearen bitartez guztiekin kontaktuan jartzen saiatzen ari direla adierazi zuen, kasu gehiago salatzeko.