GARA > Idatzia > Ekonomia

Zahar-egoitza

Clinica Alavak 26 langile kaleratu nahi dituela salatu du enpresa batzordeak

Clinica Alavako enpresa batzordeak salatu du egoitzako zuzendaritzak bertako 26 langile kaleratu nahi dituela, langileen herena, hain zuzen. Horrez gain, enpresak indarrean dagoen hitzarmena langileen kalterako aldatu nahi duela adierazi du batzordeak, eta azaldu du, besteren artean, soldatak jaitsi eta urteko lan orduetan 166 orduko igoera egin nahi duela. Enpresa batzordeak gogora ekarri du klinika horrek gizon eta emakume adinduei eskaintzen diela zerbitzua, arreta eta zaintza behar duten pertsonei, alegia, eta nabarmendu dute ezinezkoa dela lan hori modu egokian egitea langile kopurua txikituz eta langileen eskubideak ezabatuz.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo