GARA > Idatzia > Kultura

Agerre Teatrok «Doltza» lana estreinatuko du, David Azurza tenorea protagonista duela

GARA | DONOSTIA

«Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza» da Agerre Teatro taldeak Errenteriako Niessen aretoan aurkeztuko duen muntaketaren izenburua. Estreinaldia datorren otsailaren 6an eta 7an izango da, 20.00etan. Maite Agirre autore, antzezle eta zuzendariak pasa den abuztuan Mozambiken, eta bertako konpainia batekin sortu zuen antzezlanaren bertsio egokitua da hau. Publiko gazte eta helduari zuzenduta dago eta euskaraz eta gaztelaniaz antzeztuko da.

Cervantesen «El Quijote» ospetsua oinarri hartuta, Maite Agirrek berak idatzi du antzezlana. Obra honen abiapuntua Mozambiken dago. Hain zuzen ere, Agerre taldeko zuzendariak Maputoko Luarte taldearekin antzezlan baten muntaketan lan egiteko proposamena jaso zuen iaz. Gonbidapen haren emaitza «Dulcineia e o cavaleiro dos leoes» izan zen; Maputoko Teatro Avenidan estreinatu zen antzezlana, eta polizia-nobelak idazten dituen Henning Mankell suediar entzutetsua du buru.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo