GARA > Idatzia > Kirolak

Hendaiako txapelketa

Urruñako bi talde izango dira azkeneko saioan

J.L.

Hendaian bertako taldekako herri kirol lehiaketako finala jokatuko da gaur Beltzenia pilotalekuan. Txapelaren lehian, gainera, Urruñako bi talde arituko dira, bertan Lagunak eta Herri Kirolak Bai taldeak neurtuko baitira.

Lan zenbait egin beharko dituzte eta denak egiten denborarik gutxien pasatzen dutenek lortuko dute garaipena. Lokotxak, txingak, zakuak, lasto-altxatzea, lasto-jaurtiketa, orga-jokoa, ingude-altxatzea eta trontza izango dira egin beharko dituzten lanak.

Hala ere, ez da izango hori bakarrik gaur bertan ikusi ahal izango dena. Izan ere, Xabier Ostitz harri-jasotzaile lapurtarrak marka pertsonala egin nahi du. Berak, 180 kiloko harri koadroarekin lana egin nahi du, eta hiru minutuan jasoaldi bat eman nahi dio, horrela marka izateko. Gainera, Urkiola, Etxeberria eta Martikorena ere harriak jasotzen arituko dira, erakustaldia eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo