Heineken kopa
Anoetarako txartela oso gertu dauka Biarritzek
Azken orduko ezusterik ez izateko, zuri-gorriek Glasgow menderatu behar dute bihar eguerdian.
Jon LEUNDA
Biarritzek bihar amaituko du Heineken Kopako lehen fasea, 13.45etik aurrera Agileran Glasgowren aurka jokatuko duen neurketarekin. Zuri-gorriek jadanik lortu dute final-laurdenak jokatzeko txartela, baina ez da hori hasi aurretik zuten helburu bakarra.
Lapurtarrek lehen asmoa bete dute sailkapenarekin, baina bigarren helburua kanporaketa etxean jokatzea zen, izan ere, hemendik aurrera jokatuko diren neurketa guztiak, partida bakarrean erabakiko dira, eta garrantzitsua da hori etxean izatea. Biarritzek, gainera, Anoetan izatea nahi du, eta horretarako garaipena behar du.
Final-laurdenetara sailkatzen diren zortzien artean, puntuen araberako sailkapena egiten da, eta lehenengo laurek dute etxean jokatzeko aukera, eta une honetan Biarritz postu horietan badago ere, garaipena lortu ezean, hortik kanpo gera daiteke, eta Anoetako ametsa zapuztu.
Garrantzitsua da, era berean finalerdietara begira, lehen bietako bat izatea, aurrera egiteko modua eginez gero, finalaren atarikoa talde apalago baten aurka jokatuko bailuke ERCk aukeratutako zelairen batean. Hori dena lortzeko, ordea, bihar lau puntu batu behar ditu.
Beraz, garaipenak ez luke ihes egin behar, Glasgow taldea Lapurdikoak baino gutxiago baita, eta ezertarako aukerarik gabe etorriko baita Euskal Herrira. Gainera, jokalari garrantzitsu batzuk etxean ere utzi dituzte, jadanik burua Ligan baitute, Europan aurrera egiteko aukerarik gabe baitaude. Hirugarren postuan daude, jokatutako bost partidetatik bi irabazi eta hiru galduta. Eskozian jokatu zutenean, euskaldunek lortu zuten garaipena.
Biarritzeko jokalariei dagokionez, Yachvilik baja izaten jarraituko du, eta dudarik gabe hutsune garrantzitsua izango da. Bihar eguerdiko hamabostekoa honako hau izan daiteke: Lannes, Ngwenya, Mignardi, Trainer, Bolakoro, Courrent, Lesgueurgues, Cotezee, August, Moala, Thion, Taele, Lund, Hall eta Harinordoki. Aulkian, berriz, Terrain, Hugues, Johonstone, Carrizza, Alexandre, Hunt, Erinle eta Balshaw geratuko dira.
Azkeneko jardunaldia izaki, multzo bakoitzeko partida guztiak ordu berean jokatuko dira, eta Agilerakoaren tenore berean hasiko dira lanean Newport eta Gloucester ere. Azken hauek oraindik badute aurrera egiterik, eta horretarako irabazi eta beste emaitzen zain geratu beharko dute. Multzo bakoitzetik lehen sailkatuek egingo dute aurrera, eta bigarren geratzen diren bi onenek ere final-laurdenak jokatuko dituzte.
Bestalde, European Challengen, Avironek irabazi egin behar du, eta gero beste emaitzen zain egon, bigarren onenetakoa bezala sailkatzeko, baina hori lortzea oso zaila izango du. Zuri-urdinak gaur Erroman arituko dira 14.30etik aitzina, eta gauzak asko okertu ezean, lau puntuak eta erasoko bonusa eskuratu beharko lituzkete. Horrela izanda ere, final-laurdenetako txartela lortzea oso zaila izango dute. Dena dela, Avironek bere hamabostekorik onena aterako du, jadanik datorren astean Ligan jokatuko duen derbia gogoan. Multzoko beste partida atzo jokatu zen, eta Racingek 19-17 irabazi zion Londoni.
Biarritz jadanik final-laurdenetarako sailkatuta dago, baina kanporaketa hori Donostian jokatzeko lau onenetan sartu behar du. Oraingoz hor dago, eta dena bere eskuetan dauka.
European Challengen Avironek Erroman jokatuko du gaur, multzoko ahulenaren aurka. Zuri-urdinek garaipena lortzeko ez lukete arazorik izan behar, baina final-laurdenetan sartzea oso zaila daukate.
Stade Toulosain y Munster son los otros dos equipos que ya tienen asegurado el pase para jugar las semifinales, aunque el Northampton también tiene muchas opciones de lograr el billete para jugar la siguiente ronda.
Junto al Biarritz fue el Stade Toulosain quien logró la clasificación matemática en la pasada jornada y ayer lo hizo el Munster, que batió al Northampton por 12-9 en la última jornada de su grupo. A los ingleses, por su parte, no les queda otra que esperar, aunque viendo los puntos que tienen sumados tienen muchas opciones de estar en los cuartos de final, como uno de los mejores segundos, aunque tendrá que jugar lejos de su estadio.
Los otros cinco equipos que acompañarán al Biarritz, al Stade y al Munster a cuartos se conocerán mañana por la tarde. Gloucester, Leicester, Clermont, Neath-Swansea Osprey, Stade Français, Ulster, Cardiff Blues, Sale, Leinster, London Irish y Llanelli Scarlets son los otros equipos con opciones de clasificarse, aunque de ellos sólo serán cinco quienes logren el objetivo .J.L.