GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

mendiko eskia I Lehiaketa

Altitoy prest da ehunka eskiatzaile jasotzeko

 

p044_f02_61087.jpg

Andoni ARABAOLAZA I

Eguraldiaren zein mendiaren baldintzak ondo «portatzen» badira, datorren asteburuan jai handia biziko du Altitoy Irekiak. 600 lagunek eman dute izena antolatutako bi ibilbideetan parte hartzeko. Hots, han izango dira herrikoiak eta lehia zaleak.

Inolako zalantzarik gabe, lehia handia eta ikusgarria espero da. Izan ere, Euskadiko Taldekako Txapelketa jokatuko da; proba hau Euskadiko Koparako baliagarria da. Eta, horretaz gain, Espainiako Kopako hitzordua (taldekakoa hau ere), Petit Pirineus zirkuituko proba (gazteen mailakoa)...

Euskal lehiei dagokienez, antolaketa lanetan Euskal Mendizale Federazioa eta Donostiako Vasco de Camping Taldea daude. Bada, talde donostiarrak jakinarazi digu asteburuan jokatuko diren lehiak ikusteko irteera antolatu duela: «Bareges, Luz eta Tourmalet-en ingurumarian jokatuko da, eta zaleak hurbildu nahi ditugu. Astebururako irteera egingo dugu. Probak ikusteko erraketekin joango gara, oso era egokia iruditzen bazaigu. Informazio gehiago geure egoitzan edo web orrian duzue: www.vascodecamping.org».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo