Auto Istripua
Sakabanaketaren ondorioz izandako istripua salatu dute Herreran
Euskal preso politikoen sakabanaketak eraginda milaka kilometro egiten dituzte astebururo ehunka lagunek Estatu espainoleko zein frantseseko espetxeetara senide eta lagunak bisitatzera. Aurreko astean gertatu zen sakabanaketa horren ondorioz azken auto istripua. Hain justu ere, Jon Zubiarre preso donostiarraren senideak izan ziren errepidean ezbeharra izan zutenak, Badajozeko espetxera zihoazela. Horrela, gertaera hori salatzeko eta sakabanaketa amaiaraz dezaten eskatzeko elkarretaratzea egin zuten asteartean Donostiako Herrera auzoan hainbat lagunek.