GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bost lagun atxilotu dituzte Eibarren eta Ermuan droga trafikoagatik

GARA |

Droga trafikoan eta salmentan aritzen zirelakoan 22 eta 35 urte arteko bost lagun atxilotu ditu azken egunotan Ertzaintzak Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia). Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, 6.000 kristal dosi eta sei kilo speed atzeman dizkiete. Merkatuan 100.000 euro inguruko balioa izango luke kristal kopuru horrek eta 250.000-300.000 eurokoa speed-ak.

Ertzaintzak uztailean ikerketa hasi zuela azaldu zuen Ermuako taberna batean droga trafikoan aritzen zirela susmatu ondoren. Tabernaz arduratzen zen jabea jarraitzen hasi ziren eta lagun batzuekin Herbehereetara droga erostera joaten zela jakin zuten.

Eibarko auto tailer batean atxilotu zituzten hiru lagun eta besteak Ermuako tabernan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo