GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi baserrik su hartu eta kalte handiak izan dituzte Zeberio eta Zamudion

GARA

Bi sute izan ziren atzo gauean Bizkaian. Hain zuzen ere, Zeberioko eta Zamudioko bi baserrik hartu dute sua eta kalte handiak eragin ditu suak etxebizitzetan. Lakuako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ez zen zauriturik izan.

Lehendabiziko sutea gaueko hamabi eta erdiak inguruan piztu zen Zeberioko baserrian. Gasteizko Gobernuko Herrizaingo Sailak agertu duenez, garrek erabat hartu zuten eraikina eta guztiz kiskalita gelditu zen. Nolanahi ere, barruan ez zegoen inor, eta, beraz, ez zen zauriturik izan.

Goizaldeko 6.40 inguruan, berriz, Zamudioko Aramoltza auzoko baserri batek hartu zuen sua. Emakumezko bat zegoen barruan, baina inolako kalterik izan gabe ateratzea lortu zuen. Etxeak aldiz, kalte handiak ditu, batik bat, teilatuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo