
SARIAK
Jose Antonio Echenique eta Itziar Larrinaga, sarituak
Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/ EHU saria, 9. edizioa betetzen duen honetan. Sari banaketa otsailaren 19an izango da, arratsaldeko zazpietan, EHUren Gipuzkoako Campusean eta Orfeoiak ohizko errepertorioa abestuko du.