GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Caja Laboral Baskonia Top 16ko bigarren partidaren aurrean

Drazen Petrovicen askazi ezin hezia

Behinolako ospea galduta badu ere, Zagrebeko Cibonaren aurka errespetu osoz jokatzera iritsi da Caja Laboral Baskonia Kroaziako hiriburura. Bitartean, Splitter eta Baracen falta behar baino gehiago igar ez dadin lana beltz egin beharko dute Ivanovicen gizonek.

p036_f01.jpg

CIBONA-CAJA LABORAL

Arnaitz GORRITI

Zagreben da Caja Laboral Baskonia gaur arratsaldean, 18.30ean hasita, bertoko Cibonaren aurka jokatzeko. Non eta Drazen Petrovic handiaren izena duen pabilioian, hain zuzen.

Aspaldi itzali zen Zagrebeko taldearen izarra. Sibenikeko munstroaren eskutik, 1985 eta 86an Europako talderik indartsuena izan zena -eta Europan baino lan handiagoa zuena Jugoslavia ohiko liga eskuratzen, sekula Balkanetan egon den belaunaldirik onena sasoi hartan sortu baitzen- gaur egun zorrez josita dabil -antza, Zagrebeko Udalak 1,2 milioi euroko laguntza eman dio taldeari eta hurrengo asteotan beste 2,4 milioi emango dizkiola agindu du-, baina errespetua bederen zor zaio. Dusko Ivanovicek badio behintzat.

«Jendearen ustez, Belgradeko Partizan da Top 16 honetako sorpresa nagusia, Panathinaikosi Atenasen irabazi ziola-eta, baina jakin dezala mundu guztiak Cibona Partizanen aurretik dagoela Liga Adriatikoan».

Kroaziarrek zailtasun ugari izan zituzten Euroligako aurreneko fasean, baina asko kostatuagatik, merezita sartu dute muturra Top 16an. Petrovicen askazia, Sibenikekoa bezala, ezin baita nolanahi hezi.

Jugoslavian taldekide izan zuen Velimir Perasovic -langiletan langileena, ezagutzen duten guztien hitzetan- da Zagrebeko taldearen burua. Bestelako izarren faltan, Marko Tomas edo Samo Udrih bezalako langileak pilatu ditu Baskoniako jokalari eta entrenatzaile ohiak.

Falta direnez ahazturik

Baskonisten aldetik, jakina da pibotik gabe daudela, baina Ivanovicek ez du aitzakiarik nahi.

«Ez dut falta direnengan pentsatzen, eta ez dut nire jokalariek horretan pentsatzerik nahi ere. Jokatzen dutenek barruan duten guztia eman beharko dute», adierazi zuen.

Espedizioan Brad Oleson sartu da, baina ez dirudi oraindik jokatzeko egongo denik.

Perasovic vive con emoción el duelo contra su ex equipo

No todo el mundo puede decir lo mismo, pero todo apunta a afirmar que Velimir Perasovic no es nada rencoroso. A pesar de su salida a la francesa del banquillo baskonista en la temporada 2006/07, el técnico de la Cibona admitía en una entrevista al diario Sportske novosti la «carga emocional» que le supone enfrentarse a su ex equipo.

«Será un encuentro de mucha carga emocional ya que milité allí durante seis años muy bonitos», dijo Perasovic.

De cualquier modo, muy poco queda ya de aquel Tau Baskonia que el técnico dálmata entrenara hace tres temporadas, ya que únicamente Tiago Splitter y Mirza Teletovic formaban parte de aquella plantilla y sólo el bosnio estará en disposición de enfrentarse a la escuadra croata.

Según Perasovic, la baja del pívot brasileño -unida a la de Stanko Barac- da ciertas opciones a la Cibona, ya que, «sin Splitter, el Caja Laboral Baskonia no tiene otro jugador que pueda cubrir tan bien el espacio bajo el aro».

«De cualquier manera, ellos tienen muchos jugadores con energía y capaces de cubrir cualquier ausencia. Además, la derrota frente a Olympiacos les obliga a hacer un buen partido ante nosotros», añadió.

En lo que a la actualidad del rival baskonista respecta, las deudas hacia la plantilla es el dolor de cabeza más acuciante de una Cibona que, en principio, bastante ha hecho con clasificarse al Top 16, hazaña que conseguía tras derrotar al Asvel Villeurbanne en un duelo a cara o cruz en el que el derrotado se quedaba fuera de la Euroliga.A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo