GARA > Idatzia > Kultura

«Ez du zentzurik hedapenean pentsatu gabe dokumentalak garatzeak»

p041_f01_148x148.jpg

George Kutty Luckose eta Alexandra Halkin

Voices From the Waters jaialdiko eta Chiapas Media Projecteko kideak

KCD Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Nazioarteko Film Sozialen Jaialdien arteko topaketetan parte hartzen ari dira egunotan George Kutty Luckose indiarra eta Alexandra Halkin estatubatuarra Bilbon, eta bertan sortu berria duten «Open Zinema» egitasmoko partaide dira. Behin sarea ehundu eta hedatuta, etorkizunean jaialdien arteko programazioak trukatzeko asmoa ere agertu dute.

Anartz BILBAO | BILBO

George Kutty Luckose eta Alexandra Halkin, egunotan Bilbon topaketak egiten ari diren kide guztiak bezala, «Zinema ikusezinaz» mintzo dira hegoaldeko herriek, baliabide gutxi dituztenek eta justizia soziala zein ingurugiroaren errespetua ardatz dutenek egindako filmez hitz egitean. Eta ikusezina azaleratu nahi horretan, beren esperientziaren berri eman digute.

Kutty Voices from the Waters zinema jaialdiko arduraduna dugu. «Kontzeptu poetikoa -eta kosmikoa- da `Voices of the Waters', zientziarentzat H2O baino ez den urak -plurala beharko lukete beti, ezberdinak direlako- bizitza direlako, geografia bakoitzeko kultura eta gizarte antolakuntzen eredu», azaldu digu Bangaloreko indiarrak, Ojo de Agua Comunicacion elkarteko kide Guillermo Monteforte mexikarraren laguntzaz.

Munduko hainbat bazterretan urri den funtsezko elementuaz arduratzen da, beraz, zinemaldi indiarra. «Indian, esaterako, edo Latinoamerikan eta Afrikan, ur falta arazo bihurtu da dagoeneko, eta ezinbesteko giza eskubidea da edateko ura, zaindu beharrekoa, bera gabe hilik geundeke-eta», jarraitzen du Kuttyk, zinemaz baino naturaz hitz egiten gusturago. «2004an, urari buruzko jardunaldi batzuk egin eta freskagarri enpresen kontra jo genuen (Pepsi, Coca Cola...) -Indian sekulako negozioa omen da ura saltzea-, ura pribatizatzen dutelako. Eta janaren eta uraren jabe denak erabateko kontrola du gizartean».

Arazoari aurre egiteko beste pausu bat eman nahian, 2005ean Voices of the Waters zinema jaialdia sortu zuten Bangalore hirian. «Lehenengo urtean Afrika eta batez ere Indiako 40 filme izan genituen, eta beste horrenbeste ikusle emanaldi bakoitzeko, baita hitzaldi eta ekitaldi ugari ere». Aurten bosgarren edizioa dute, eta ura ardatz duen filma eginda bertan parte hartu nahi duenak www.voicesofthewaters.com atarian ditu baldintzak.

India mintzagai dugula, bertako bideo batek eman zion ideia Chiapas Media Project elkarteko kide Halkini. «80ko hamarkadan emakume indiar baten lana ikusi nuen; ahuntzak gobernatzeko zuen egitasmo mikroekonomiko bat grabatu zuen, inguruko nekazari eta abeltzainei agertzeko». Estatubatuarraren iritziz, «bideoa oso kaskarra zen -kamera etengabe hemendik hara...- baina bazuen zerbait gelditu zitzaidana». Eta 1995ean Chiapasera jo zuenean, eta Zapatistei beren bitartekoak nahi zituztela entzun zienean, erabaki zuen «tresnak luzatu behar zitzaizkiela bertako nekazariei, beren bideoak graba zitzaten, beren kasa!». Eta egun teknologiak eskaintzen dituen erraztasunei esker, horretan dihardute duela 13 urtetik hona, autofinantziatutako egitasmoan -Zapatistek bideo salmentetatik ordaintzen dute internet konexioa. «Ezin da diru-laguntzen menpe egon, horrela egitasmoak ez doaz aurrera».

Nekazariak zinegile

Halkinek gehitzen duenez, «zabalketan eta banaketan pentsatu gabe dokumentalak garatzeak ez du zentzurik; Zapatistak munduan oso ezagunak izateak lagundu egin gaitu, eta zinemaldi askotan egon gara, Grezia, Errusian, Taiwanen...». Horretaz gain, «dagoeneko sare sendo bat sortua dugu Estatu Batuetan, bertako unibertsitateetan batez ere». Horregatik, egun hedatu eta Kubarekin ere lan egiten hastekoak dira. «Oso interesatuta gaude Serrana telebistan, Sierra Maestrako nekazariek beraiek egindako lanak baitituzte».

«Kubaren eta AEBren arteko politika oso gaizki dago», dio Halkinek, «eta estatubatuarrontzat Kuba, Fidel eta Miamiko kubatarrak baino ez dira. Askok ez daki blokeo gogor bat dagoenik ere, ezta bertara bidaiatzeko debekuak ditugula». Horrelako dokumenturik ez da AEBetara ailegatzen eta beraz, «gure ustez inpaktua izan dezakete estatubatuarrengan, etorkizunean Kubari buruzko berriak entzutean beste ikuspuntu bat ere izan dezaten».

Zinema ikusezinak jorratzen dabiltzan beste makina bat lagunekin batera, Bilboko topaketetan ideia trukaketan gustura dabiltza egunotan Halkin eta Kutty. Estatubatuarrarentzat «oso interesgarria da jaialdi eta lan ez ohikoen hedapenean ari den jendea ezagutzea» eta indiarrak aitortu digunez, «ikuspuntu ezberdinak dituzten ekimenek elkarren berri izan eta sareak osatzeko aukera izan dugu».

Asmo horrek eraman ditu, esaterako, «Open Zinema» egitasmoa sortzera, kezkak azaldu eta hausnarketa zein autokritikak egin ostean: «etengabeko bilaketan».

«Jornaleros agrícolas en los Campos Tóxicos de Sinaloa»

Dentro del Encuentro de Festivales de Cine Social que se desarrolla en Bilbo hasta mañana viernes, en el que participan representantes de alrededor de veinte organizaciones y festivales de tres continentes; como acto abierto al público se proyectará hoy el documental «Migrar o morir», de la realizadora estadounidense Alexandra Halkin, quien nos habla del mismo. El documental muestra a jornaleros agrícolas que trabajan en la montaña en el Estado de Sinaloa, norte del país, en lo más pobre de México. «Son comunidades indígenas que trabajan en agroempresas y cosechan verdura y frutas para la exportación a EEUU y Canadá. Trabajan en estado de esclavitud total, y son olvidados, también, en sus comunidades de origen. Podrían vivir sin migrar, pero migran alrededor de seis meses al año».

El video es parte de una campaña que se desarrolla principalmente en EEUU, para informar y sensibilizar, sobre todo, de donde viene la comida que los estadounidenses consumen -www.fairfoodacrossborders.org-. «Principalmente la comida está importada de América Latina, y en general no tenemos ni idea de las condiciones en las que vive y trabajan los agricultores allí», explica Halkin. «Queremos hacer una campaña de presión, sobre todo en una asociación de empresas de Sinaloa, para que se cumpla la ley del trabajo». Según la realizadora, «la ley del trabajo en México es buena, pero no hay vigilancia, no hay sanciones, no hay nadie poniendo atención en ello, y nuestra demanda principal es que se cumpla».

El documental, de media hora de duración -visualizable en youtube: «Migrar o Morir: Jornaleros Agricolas en los Campos Tóxicos de Sinaloa»-, se exhibirá a las 19.45 en la sala 4 de los cines Capitol -invitaciones en la dirección info@kcd-ongd.org o en el teléfono 94 6024668- y está producido por Chiapas Media Project.

A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo