Lan taldea osatu dute gauetako kaleko zaratari aurre egiteko
A.B. |
«Aski da!» deiadarra zabaldu zuen atzo Baionako auzapez Grenetek prentsa aitzinean, Lapurdiko hiriburuan asteburuetan gertatzen den harrabots «jasanezina» salatzeko.
Ostegun, ostiral eta larunbatetan auzapezaren esanetan, Baiona Ttipia auzoa «mugarik gabeko» gune bilakatzen ari da. «Bizilagunek zarataz gain, higiene arazoak aipatzen dituzte helarazten dizkidaten gutunetan», erran zuen. Egoera horri aurre egiteko maiatza arte lanean arituko den lan taldea osatzea erabaki du. Hautetsiak, fiskalak, suprefeta eta Baionako komisarioak bilduko dira bertan. «Hausnartu ondoren, neurri zehatzak kaleratuko ditu lan talde horrek. Horrekin batera, prebentzio eta komunikazio kanpaina bat eginen dugu», jakinarazi zuen auzapezak.