GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Jose Ramon Etxebarria Bilbao Bilbo

Artikulu bikaina, Julen!

Ohar labur honen helburua Julen Arzuaga eta GARA egunkaria zoriontzea da. Gaur goizean irakurri berri dudan iritzi-artikulua bikaina izan da, formaz eta edukiz ongi idatzia, intelektualki ere kalitate gorenekoa. Horrelako artikuluek ondratzen eta goratzen dute egunkariaren izena; baita izana ere.

Atsegin handia hartu dut irakurtzean, dioenagatik, adierazten duen argudiaketagatik eta barnean duen sendotasunagatik. Ez da lehen aldia antzeko sentsazioa eta zirrara sentitzen ditudana zure artikuluak irakurtzean, baina oraingoan zerbait idaztera bultzatu nau, esker ona adierazteko. Mila esker, Julen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo