GARA > Idatzia > Euskal Herria

Garraio publikoari eman nahi diote lehentasuna BAB Elkargoko herrietan

A.B. |

Veolia enpresak kudeatuko du ondoko zazpi urteetan BAB Elkargoko (Baiona, Angelu eta Biarritz) garraio publikoa. Hogeita hamar urtez Trandev enpresa arduratu bada ere horretaz, «kalitate eta kantitate irizpideak» aintzat hartuta, Veolia aukeratzea erabaki dutela jakinarazi zuen atzo Michel Veunac garraiorako sindikatu mistoko lehendakariak. Aldaketa horrekin batera berrikuntza ugari ere izango direla iragarri zuen Veunacek. Sareak 4,5 kilometro betetzen ditu gaur egun, eta 30 kilometrora zabaltzeko asmoa daukate. «Hiria berrantolatuko dugu lehentasuna autobusek ukateko. Garraio publikoa erakargarriagoa izatea ere nahi dugu», adierazi zuen.

Veolia enpresak egindako proposamenen artean beste garraio mota batzuen hedapena ere bada: bizikleta plangintza edota ibai bidezko garraioa. Apirilean emango dute garraio sarearen plangintza orokorraren berri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo