Bilbao Basketen eta Baskoniaren arteko Kopako neurketa prestatzen
Euskal saskibaloiaren festa izatea nahi du Salgadok
Talde bizkaitarraren kapitainak Liga albo batera utzi, eta gasteiztarren aurkako Kopako kanporaketan bakarrik pentsatu nahi du. Ostiralean garaipena lortzeko, Splitterren jokoa gelditzea izan daiteke gakoa.
GARA | BILBO
Saskibaloiaren munduan urteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da Kopa, eta hasteko egun bakarra falta denean, txapelketan parte hartuko duten zortzi taldeak ilusioz beterik ari dira ekitaldia prestatzen.
Final-laurdenetan dauden neurketen artean, aipatzekoa da Caja Laboral Baskoniaren eta Bizkaia Bilbao Basketen arteko ostiraleko kanporaketa. Euskal derbi bat gogo handiz hartzen dute beti jarraitzaileek, eta Kopan baldin bada, are gehiago.
Jokalari guztiek esaten dute Kopak eta Ligak ez dutela zerikusirik euren artean. Eta, egia esateko, hobeto hori pentsatzea, Gasteizko eta Bilboko taldeak ACBko sailkapenean non dauden ikusita.
Izan ere, arabarrak bigarren tokian badaude ere, bizkaitarrak beheko postuetatik ateratzeko lehiatzen ari dira. Hala ere, Fotis Katsikaris entrenatzailearen taldeak bide ona aurkitu du, Eurocupeko eta Ligako azken neurketetan joko eta, batez ere, emaitza onak lortu baititu.
Horren arrazoi nagusietako bat Javi Salgado taldeko kapitainaren maila ona da. Denboraldian zehar nahiko desagertuta egon den jokalaria taldearen norabidea zuzentzen hasi da, aurreko asteburuan Real Madrilen aurka Vistalegren lortutako garaipen garrantzitsuan ikusi ahal izan zen moduan.
Santutxukoaren hitzetan, «ilusio handiz ekingo diogu Kopari. Ez dugu ia ezer galtzeko eta bai asko irabazteko, gure jarraitzaileei eskaintzeko. Baina irabazteko zein zaila den irudikatzeko, egizu kontu, hiru egun segidan Baskonia, Real Madril eta Bartzelona bezalako taldeei irabazi behar diezu».
Beraz, honen aurrean, «handinahikeriarekin eta partidaz partida» ateratzea espero du Salgadok. «Lehenik eta behin Baskoniaren aurka jokatuko dugu. Oso partida gogorra, beroa eta euskal saskibaloiaren festa izatea espero dut, oso zaila baita maila onetako txapelketa batean bi euskal talde ikustea», gaineratu zuen.
Neurketaren gakoa, aldiz, Tiago Splitter brasildarraren jokoa izan daitekeela adierazi zuen Salgadok. Izan ere, «Tiago da euren erreferentzia defentsan eta erasoan. Bere fisikoa, eta bizkarrez jokatzeko, beldurtzeko eta barruko baloiekin jokoa egiteko gaitasuna ezartzen du. Garrantzitsua izango da beheko postuan eta pick and rool-ean -blokeoa eta jarraipena- egiten duen mina gutxitzea».
Baina jokalari bizkaitarrak oso ondo daki Baskoniak beste jokalari garrantzitsu batzuk ere badituela: «Mina egiten duten hiruzpalau jokalari horiek, Marcelo (Huertas), Carl English, San Emeterio eta Teletovic, elkarrekin gustura jokatzen egon ez daitezen saiatu behar dugu».
Splitter, jokatzeko prest
Saskibaloian jokalari bat bere mailarik onena erakusten ari denean, segituan esaten da MVP delakoa -partida edo txapelketa bateko jokalaririk baliotsuena- izateko aukera ugari duela. Eta sari hori lortzeko jokalari multzoan sartzen dute Salgado kirol honetako zenbait adituk.
Hala ere, bizkaitarrak argi du «oso konplikatua» dela hori lortzea. Ricky Rubio, Navarro, Splitter, Felipe Reyes eta Jaric bezalako jokalariak egonda, «sorpresa ikaragarria izango litzateke niretzat eta mundu osoarentzat», azpimarratu zuen.
Bestalde, Salgadoren taldekide Mumbruk talde bizkaitarrak bere «saskibaloirik onena» emateko duen «erantzukizuna» azpimarratu zuen.
Baskoniari dagokionez, Splitterrek albiste ona eman zuen, Bilbao Basketen aurka jokatzeko prest egon baitaiteke. Brasildarrak orkatilan min hartu zuen duela hamabost egun eta, oraindik mina duela adierazi bazuen ere, bere mailarik onenean lehiatuko dela ziurtatu zuen.
Los 15.091 asientos de los que dispone el Pabellón Bizkaia Arena covierten al recinto estrella del BEC en el más grande en albergar una fase final de Copa. Además, el espectacular marcador central pesa más de 4.000 kilos y tiene una resolución de 12 milímetros y 324x128 píxeles.
Caja Laboral Baskonia contará con la presencia de más de 3.000 seguidores en las gradas del Bizkaia Arena en el partido de cuartos de final de Copa que el viernes enfrentará a Bizkaia Bilbao Basket. Siete autobuses llevarán diariamente a los aficionados desde Gasteiz al BEC.
«Baskoniaren aurkako neurketarako baikor nago. Momentu onean gaude, konfiantza hartu dugu eta etxean jokatzen dugu, hoberen zauden tokian. Apustu egin beharko banu, nire taldearen alde egingo nuke apustu», adierazi zuen Salgadok.
Mirza Teletovic (Baskonia) -último MPV junto con Marcus Haislip-, Jordi Trías (Barcelona), Pablo Prigioni y Jorge Garbajosa (Real Madrid) son los cuatro deportistas que optan a repetir llevarse el MVP de Copa, trofeo como jugador más valioso de este torneo.
Jorge Garbajosa, ala-pívot del Real Madrid, podría igualar la marca de Eduardo Kucharski, que ganó la Copa con tres equipos distintos. Garbajosa lo logró con el Tau en 1999 y con Unicaja en 2005. Dusko Ivanovic, por su parte, podría lograr su quinta Copa como entrenador.